Alderdiak ostiralean jakitera eman duenez, DUPeko araudiari jarraituz, Donaldsonek bere kargua utzi du, "prozesu judizial baten zain" dagoelako. Gavin Robertsonek beteko du haren lekua.
Batzordeak akordioa urratzen ari dela ondorioztatzen badu eta proposamenen bat egiten badu, hura Bruselan datorren martxoaren 21erako eta 22rako aurreikusita dagoen Europako buruzagien goi-bileran azter daiteke.
Irlandan jaioa, Euskal Herrian bizi izan da 80ko hamarkadatik hona. Alboka eta Aintzina taldeen sortzaile, ekarpen itzela egin du euskal musikagintzan eta ikerketan.
13 denda arpilatu eta hiru autobus eta tranbia bat suntsitu dituzte. Gainera, Poliziaren hamaika ibilgailutan kalteak egin eta hainbat polizia zauritu dituzte; horietako bat larri dago.
Poliziak eskuin muturreko ideologiari egotzi dizkio istiluak. Hainbat ibilgailu erre dituzte, saltokietan lapurretak egin dituzte eta hiri-altzariak eta eraikinak hondatu dituzte.
EH Bilduko koordinatzaileak Sinn Feinen konferentzia politikoan parte hartu du asteburuan Irlandan. Handik egindako hitzaldian, "Nazioa Gara" lelopean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
UEFAk asteartean baieztatu du non egingo dituzten 2028ko eta 2032ko Eurokopak, gizonezkoetan; aurretik, 2024ko ekainean eta uztailean, Alemaniakoa izango da.
Marihuana-kukuluak plastikozko poltsetan hutsean paketatuta zeuden, brokoli-kaxen barruan ezkutatuta. Kamioiaren gidaria atxilotu zuten, droga-trafikoaren arloko osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Aktorea 82 urte zituela hil da, pneumonia batek jota. Lau Bafta sari jaso zituen. Gambon ezaguna da telebistan, zineman, irratian eta antzerkian egindako bost hamarkadatik gorako ibilbideagatik.
Otaeguik 72 kolperekin bukatu du txapelketa eta 276 (-5) egin ditu guztira. Laugarren geratu da, Marcus Helligkilde danimarkarra, Wilco Nienaber hegoafrikarra, John Parry ingelesa eta Connor Syme eskoziarrarekin berdinduta.
Bere jatorrizko Irlandan, gaur egin diote azken agur jendetsua Sinead O'Connor musikariari. Dublin hegoaldeko Bray herrian izan da, musikariak 15 urte eman zituen kostaldeko herrian.
Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak 29. minutuan. Bigarren zatian, epaileak txartel gorria atera dio Paredesi, eta gaineratutako denboran Pellistrik banakoa egin du.
Hemen duzu Manchester Unitedek eta Athleticek Dublinen jokatu duten denboraldiaurreko lagunarteko partidaren laburpena. Athleticek 29. minutuan estreinatu du markagailua, eta Manchesterrek berdindu egin du 92. minutuan.
Txapeldun bikoitzak (2015 eta 2019) gehiago izan dira, baina eraginkortasuna handiagoa izan da europarren aldetik. Neurketako golegileak Jill Roord (17. min) eta Lindsey Horan (62. min) izan dira.
Inoiz ezagutu gabeko erabakia hartu dute bertako gurasoek: 12 urtetik beherako haurrei sakeleko telefonoaren erabilera guztiz debekatzea. Herbehereetan eskolara mugatuko dute debekua. Ikasleak, antza, distraitu egiten baitira.
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
1.200 milioi euro ordaindu beharko ditu multinazionalak. Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak, gainera, EBtik Estatu Batuetara erabiltzaileen datu pertsonalen transferentzia eteteko agindu dio.
Michelle O'Neill Sinn Feineko presidenteordeak hauteskundeetan lortutako arrakasta aprobetxatu du DUPi Stormonteko Batzarrean duen blokeoa bertan behera utz dezala eskatzeko.
Ben Healyk irabazi du Italiako Giroko 8. etapa. Irlandarrak helmugarako 50 kilometro falta zirenean jo du erasoa, lasterketa buruan jarri da, eta garaipena bereganatu du.
25 urte betetzen dira gaur Belfasten Ostiral Santuko Akordioa izenpetu zenetik. Alderdi jeltzaleak Belfasteko Akordioa "Europako XX. mendeko mugarri politiko" gisa gogoratu du, bere 25. urteurrenean.
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igandean, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.
Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.
Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.
Belfasten, Ipar Irlandan, ostegun honetan amaitu da sokatira kluben munduko txapelketa. Asteazkenean euskal taldeek lortutako sei dominei beste 12 gehitu zaizkie.
Asteazken honetan sei domina eskuratu ondoren, 23 urte azpikoetan Abadiño-Berriozarrek urrea eskuratu du emakumeetan. Gizonezkoetan ere Abadiño nagusitu da. Seniorreko euskal taldeak ere dominen lehian ari dira.
Bihar, martxoak 8, Sokatirako Munduko Txapelketa hasiko da Belfasten. Gaur pisaketak egin dituzte. Naroa Erbiti (Berriozar) eta Lander Landiribar (Beti Gazte) tiralariek hitz egin dute.
Erresuma Batuko lehen ministroa Europako Batzordeko presidentearekin batzartuko da gaur, Ipar Irlandarako protokoloa adosteko negoziazioak aurrez aurre desblokeatzen saiatzeko.
Barry Manley irlandarra da, eta 34 urterekin Euskal Herrira etorri zen. Euskaraz ederki moldatzen denez, monologoak egiten ditu. Irlandako sukaldeetan aski ezaguna den Shepherdes pie jakia prestatu du.