Teknologia -
Barakaldoko BEC-en
Euskal Encounterrek data dauka dagoeneko: uztailaren 25etik 28ra
Gipuzkoa Encounter, aldiz, martxoaren 1etik 3ra izango da, Tolosan.
Erredakzioa
Euskal eta Gipuzkoa Encounter topaketa informatikoek data daukate jada 2013 honetarako, antolatzaileek Twitterren jakinarazi dutenez.
Hain zuzen ere, Euskal Encounter uztailaren 25etik 28ra egingo dute, Barakaldoko BECen, eta Gipuzkoa Encounter, aldiz, martxoaren 1etik 3ra, Tolosako Usaba kiroldegian.
Oraingoz, baina, ez dute zehaztu izena emateko epea.
Iaz, Gipuzkoa Encounter apirilaren amaieran egin zuten, baina aurten ia bi hilabete aurreratu behar izan dute, "Tolosako Udalarekin geneukan data bateragarri bakarra baita".
2012an, ekitaldi horretan parte hartzeko sarrerak 12 minutuan agortu ziren.
Euskal Encounterri dagokionez, iaz 6.000 parte-hartzaile izan zituen, baina 20.000 pertsonak bisitatu zuten.