Politika -

EAE-KO aurrekontuak

Jaurlaritzaren ustez, "oso gertu egon liteke" aurrekontuen inguruko akordioa EH Bildurekin

Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu duenez, adostasunik ezean koalizio subiranistak boto emaileei "huts egingo lieke".

Torres, artxiboko argazki batean. EFE
Torres, artxiboko argazki batean.
Torres, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak uste du "oso gertu" egon litekeela 2025eko EAEren aurrekontuen inguruko akordioa EH Bildurekin. Dena dela, lortu ezean, koalizio subiranistak bere boto emaileei "huts egingo" litekeela ohartarazi du, gobernuaren borondatea "irmoa" izan delako eta "ahalegina" egin duelako proiektua aurrera ateratzeko gehiengo nahikoa duen arren. 

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "seinale ona" da bi aldeak azken minutura arte negoziatzen ibili izana, eta Eusko Jaurlaritzak "eskua luzatuta" izan duela nabarmendu du. 

"Oso aurrekontu onak ditugu, hobetu daitezke taldeen ekarpenekin, eta espero dugu EH Bilduk oposizioko lehen alderdi gisa duen erantzukizun hori aurrekontuetan ere islatzea", azaldu du. Hori horrela, koalizioaren aldetik erantzun "positiboa" espero du. 

Ordu berean, elkarrizketa eskaini dio Pello Otxandiano EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiari. Bertan baieztatu duenez, koalizioak ez dio osoko zuzenketari aurkeztuko Jaurlaritzaren proiektuari, eta horrenbestez, negoziatzen jarraituko du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak