Politika -

Bilera sorta

De Andres akordioak lortzeko prest agertu da Osakidetzaren behin-behinekotasun "onartezina" konpontzeko

EAEko PPren presidenteak uste du Osakidetzaren lantaldea kontsolidatzea dela lehentasuna. "Hori da arazo handiena", erantsi du. Estatutu berriari buruzko negoziazioez, esan du ez dutela parte hartuko "obsesio identitarioak" tarteko badaude.

De Andres, Legebiltzarrean egin duen agerraldian. Argazkia: EITB Media
De Andres, Legebiltzarrean egin duen agerraldian.
''Entzuteko prest'' baina ''aldaketa eske'' joan da De Andres lehendakariarengana

0:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria Javier de Andres EAEko PPren presidentearekin batzartu da Ajuria Enean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin abiatu duen bilera sortaren baitan. 

Batzarra bukatuta, prentsaren aurrera agertu da buruzagi popularra. Azaldu duenez, ordu eta laurdenez egon da Pradalesekin "giro atseginean" hizketan. Besteak beste, osasuna eta autogobernua izan dituzte hizpide, eta bietan akordioak lortzeko prest azaldu da De Andres. "Akordioa xehetasunen eta bilakaeraren araberakoa izango da, baina borondate ona daukagu", adierazi du. 

Euskal osasun sistema ahotan, De Andresek esan du Osakidetzaren behin-behinekotasun tasa "onartezina" dela —% 50ekoa dela zehaztu du—, eta hori konpontzea "lehentasuna" dela. "Hori da arazo nagusia, bakarra ez bada ere", gaineratu du. De Andresen aburuz, Osakidetzako langileen "trebakuntza profesionala neurtzeko probak" egin behar dira, baina ez "helburu ideologiko edo identitarikoak" bilatu (lan eskaintza publikoetan euskararen ezagutza eskatzea kritikatu du hitz horiekin). 

Autogobernuari buruz, salatu du Eusko Jaurlaritzak lortutako azken transferentziak (unibertsitate tituluak baliozkotu eta migratzaileak artatzekoak) Estatutuko eskumenak direla berez, eta Gernikako Estatutuan jasota zeudela. "EAJ eta PSE-EE Estatuarenak diren eskumenak ematea nahi dute", salatu du.

Estatutu berri bat adosteari dagokionez, azpimarratu du PP estatutuak berritzearen aldekoa dela, betiere "zerbitzu publikoaren onerako" bada. "Obsesio identitarioak tarteko badaude, gu ez gara hor egongo", aurreratu du. 

Bilerako gaiez landa, "aktualitateko gai nagusia"ren azterketa bat egin du De Andresek, Voxen eta PPren koalizio-gobernuen hausturarena, alegia. Azaldu duenez, "Voxekin Espainian gertatzen ari dena hemen gertatu zen duela urte batzuk". Oso gogor egin du Voxeko buruaren kontra, ondo ezagutzen duela argudiatuta, Santiago Abascal Arabako PPko kide izan baitzen. "Euskadiko PP urratu" izana leporatu dio, eta "interes pentsonalengatik" egin zuela esan du. 

De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''
De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''
De Andres: ''Abascalek Euskadiko PP ere urratu zuen interes pertsonalengatik''

0:50

PSE-EE, gaur, eta EH Bildu eta EAJ, astelehen eta asteartean

De Andresekin izan ostean, eguerdian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia hartu du lehendakariak. Buruzagi sozialistaren agerraldia espero da batzarraren ondotik. 

Lehendakariak Andueza hartu du Ajuria Enean, legegintzaldi hasierako bilera-sortaren baitan
Lehendakariak Andueza hartu du Ajuria Enean, legegintzaldi hasierako bilera-sortaren baitan
Lehendakariak Andueza hartu du Ajuria Enean, legegintzaldi hasierako bilera-sortaren baitan

0:29

Pradalesek Sumarrekin abiatu zuen atzo bilera sorta. Hura amaituta, ezkerreko koalizioak azaldu zuen litekeena dela legegintzaldi honetan akordio puntualak lortzea, baina, Jon Hernandez legebiltzarkideak ohartarazi duenez, "herri-itun handiek gai zehatzei buruzko akordioak lortzea eskatzen dute", eta "gai konkretuetara jaisten direnean topatzen dute zailtasun gehien". Hala ere, hitz egiteko prest agertu dira.

Batzarron helburua da alderdiekin hausnarketa egitea lehentasunei eta erronkei buruz, eta lan-metodologia bat ezarri nahi du. Pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko herri-itun zabala lortzea kokatu du Pradalesek. 

Astelehenean, hilak 15, lehendakariak EH Bildurekin egingo du bilera, eta asteartean, EAJrekin. Lehendakariak bileretatik kanpo utziko du Vox, ez datorrelako bat "marko etiko eta demokratikoarekin". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak PSE-EE Euskadiko PP Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales