Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Carmelo Barrio ez da berriro legebiltzarkide izango eta De Andres ordezkatuko du Kongresuan

1990az geroztik jarraian legebiltzarkide izan da PPko politikaria, ardura desberdinetan.

Carmelo Barrio PPko politikaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Carmelo Barrio PPko politikaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA
Carmelo Barrio PPko politikaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmelo Barrio (Gasteiz, 1960) PPko politikaria ez da apirilaren 21eko hauteskunde-zerrendetan egongo, eta Javier de Andres Euskadiko PPko lehendakarigaia ordezkatuko du diputatu gisa Kongresuan.

1990etik da legebiltzarkide Carmelo Barrio, eta PPren bozeramailea izan da Eusko Legebiltzarrean. 2020ko hauteskunde autonomikoetan, PP+Ciudadanos koalizioaren Arabako zerrendaburu izan zen.

Laugarren legegintzaldian sartu zen Legebiltzarrean, 1990eko amaieran, eta ordutik izan da legebiltzarkide, eta Legebiltzarreko Mahaian ere izan ditu ardurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika PP EAEko hauteskundeak Euskadiko PP Hauteskundeak Javier de Andres gaur Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak