Politika -
Transferentziak
Transferentzien Batzordea martxoaren 11n bilduko da transferentziak berresteko
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu dute otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Estatuak Euskadirekin duen Transferentzien Batzorde Mistoa martxoaren 11n bilduko da, astelehenean, Euskadiri adostutako azken hiru eskumenen transferentzia berresteko, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez.
Bilera telematikoa izango da, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak jakitera eman duenez.
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu dute otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak, Espainiako Gobernuak etorkinei nazioarteko babesa aitortu ondoren.
Hiru transferentzia horiek PSOEren eta EAJren arteko akordioaren parte dira, abertzaleek Pedro Sanchezen inbestidura babestu zezaten, eta urteko lehen hiruhilekoan bete behar ziren.