Politika -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean

Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.

Muñoz, Garcia eta Hernandez hauteskundeetako aurreakordioa sinatzen. Argazkia: EITB
Muñoz, Garcia eta Hernandez hauteskundeetako aurreakordioa sinatzen. Argazkia: EITB
Muñoz, Garcia eta Hernandez hauteskundeetako aurreakordioa sinatzen. Argazkia: EITB

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alba Garcia Sumarren lehendakarigaiak "indarrak eta borondateak batzeko unea" dela defendatu du, EAEn "aldaketa" gauzatze aldera.

Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean egin ditu adierazpen horiek, eta "aldaketa horren buru" izateko konpromisoa duela esan du.

Sumar, Equo-Berdeak eta Ezker Anitza-IU koalizio eta alderdiek hauteskundeetarako aurreakordioa sinatu dute ekitaldian. Garciak eskerrak eman dizkie bi alderdiei koalizioaren hautagaitzarekin bat egiteagatik, eta "aurrean ilusioz beteriko proiektu bat" dutela adierazi du, eta beste alderdi batzuk ere batzeko prest agertu da.

Lehendakarigaiak adierazi du "herritarren gehiengoarentzako politika aurrerakoiak" garatzeko aurkeztuko direla. Horren harira, Osakidetzan, hezkuntzan, zaintzan eta etxebizitzan jarri du azpimarra.

"Jende guztiak sistema publikoan konfiantza izatea" jarri du helburutzat: "Jendeak jakin dezala gaixotzen bada artatu egingo dutela".

"Aldaketaz hitz egiten duten" gainerako alderdiei buruz, kritikatu egin ditu horretaz hitz egiten duten bitartean "gobernuan daudenekin guztia ituntzen dutenak", PSE-EEri erreferentzia eginez, eta EH Bilduz esan du Pello Otxandiano lehendakarigaiak berak onartu duela "gutxieneko programa bat" aurkeztu dutela.

Horregatik guztiagatik, Sumarren hautagaiak esan du eurak direla "aldaketaren buru".

Muñoz, García y Hernández. Foto: EITB

Carmen Muñoz Equo-Berdeaken ordezkariak "hautagaitzarekin bat egiteko" deia egin die gainerako alderdiei: "Gure helburua eremu aurrerakoi honek ilusioa berreskuratzea da. Euskadiko 127.000 boto-emailek eman zuten Sumarren eremu politikoaren aldeko botoa hauteskunde orokorretan".

Azkenik, Jon Hernandez Ezker Anitza-IUren bozeramaileak azpimarratu du eremu politiko jakin bat "batzeko urrats txiki bat" dela aurreakordioa; izan ere, "Eusko Legebiltzarrak ezin du alderdi biko parlamentu bat izan".

Miren Gorrotxategi

Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategik, berriz, Sumarren ekitaldia batasunaren aurkako ebidentzia dela adierazi du Andoainen.

Miren Gorrotxategik esan du Sumarren ekitaldia batasunaren aurkako ebidentzia dela
Miren Gorrotxategik esan du Sumarren ekitaldia batasunaren aurkako ebidentzia dela
Miren Gorrotxategik esan du Sumarren ekitaldia batasunaren aurkako ebidentzia dela

0:19

Pilar Garrido alderdi moreak Euskadin duen koordinatzaile nagusiak ere argi eta garbi esan du Yolanda Diazen alderdiak "kanpoan utzi" dituela.

Inork ez ditu esplizituki apurtutzat eman nahi Sumarren eta Podemosen arteko negoziazioak, baina erreakzioak ikusita, konponbideak ez du gertu ematen.

Kontua izan behar da azken EITB Focus inkestaren arabera, Sumarren eta Podemosen arteko koalizioak bost eserleku lortuko lituzkeela, eta bananduta joanez gero, gutxiago: 2 Podemosek eta 1 Sumarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAE albisteak EAEko hauteskundeak Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Hauteskundeak Ezker Anitza Miren Gorrotxategi Equo Berdeak Sumar Mugimendua Sumar Euskadi hautagaia