Politika -

Osakdetza

Kirurgietarako eta lehen mailako arretarako itxaronaldia lau hilabetean jaistea lortu dela esan du Sagarduik

Iñigo Urkullu lehendakariak Osakidetzan itxaronaldia eteteko irailean planteatutako konpromisoak nabarmendu ditu sailburuak.

Gotzone Sagardui Eusko Legebiltzarrean izan da gaur. Argazkia: EITB Media.
Gotzone Sagardui Eusko Legebiltzarrean izan da gaur
Gotzone Sagardui Eusko Legebiltzarrean izan da gaur. Argazkia: EITB Media.

1:13

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ostiral honetan adierazi duenez, Osakidetzako itxaron-zerrendak murrizteko ezarritako helburuak "lau hilabetean lortu dira".

Iñigo Urkullu lehendakariak irailean, Politika Orokorreko Eztabaidan, itxaronaldiak eteteko konpromisoa hartu zuela gogoratu du sailburuak.

Lorpenen artean ebakuntza kirurgikoetarako zerrendak 65 egunera jaistea dago, Sagarduiren hitzetan. Gainera, lehen mailako arretan, batez besteko 48 orduko itxaronalditik jaistea eta presentzialtasuna handitzea zen helburua, sailburuak ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean azpimarratu duenez.

Irailean osasun arloko profesionalen defizita eta itxaron-zerrenda luzeak onartu zituen Urkulluk, eta, horren aurrean, hurrengo sei hilabeteetan Osakidetzaren atzerapena murrizteko konpromisoa hartu zuen, baita hurrengo zortzi urteetan 1.200 milioi euroko inbertsioa egitekoa ere.

Ildo horretan, Sagardui pozik agertu da lau hilabetean itxaronaldia murriztea lortu dutelako, lehendakariak aurreikusi bezala, sei hilabetean egin beharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak