Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Asiron Iruñeko alkate, Euriborra eta urtebete Lukas Agirre gabe

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Joseba Asiron, eskuninean, aginte makila iruindarren eskaintzen. Argazkia: EITB Media.
Joseba Asiron, eskuninean, aginte makila iruindarren eskaintzen. Argazkia: EITB Media.
Joseba Asiron, eskuninean, aginte makila iruindarren eskaintzen. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Asiron, Iruñeko alkate berria: Joseba Asiron aukeratu dute Iruñeko alkate, EH Bilduren, PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekin alderdien botoekin. EH Bilduren hautagaiak Iruñeko aginte-makila lortu du, Cristina Ibarrola alkatearen aurkako zentsura-mozioaren ondoren. Alkate berria EITB Mediako irratietan izango da gaur goizean.

-Euriborraren hileko tasa: Euribor indizeak ehuneko 0,3 egin du behera abenduan, 2009ko otsailetik izandako hileko jaitsierarik handiena, eta urtea ehuneko 3,68an amaituko du, aurreikusitako mailaren azpitik, azken hilabeteetako beheranzko joera berretsiz. Duela sei hilabete, Euriborra % 4tik gora zegoen eta urrian jo zuen goia.

-Urtebete Lukas Agirre gabe: Lukas Agirre 24 urteko hernaniarra labankadaz hil zuten duela urtebete Donostian. Bi pertsona daude kartzelan, baina ez dago epaiketarako datarik. Familiari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Hernanin eta gastuei aurre egiteko laguntza eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñea UPN Gipuzkoa Hernani bideoak Epaiketak albisteak Hipotekak berriak Ekonomia 2024 EH Bildu Gipuzkoa Joseba Asiron Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Iruñeko Udala Giza hilketak Etxebizitzen merkatua Cristina Ibarrola UPN