Politika -

Adinekoen zaintza

Adinekoen egoitzetako ratioei buruzko Podemos eta EH Bilduren proposamena atzera bota du Legebiltzarrak

Bi alderdi hauek erabiltzaile bakoitzari egunero 120 minutuko zaintza ematea eta 24 orduko erizaintza zerbitzua eskatzen zuen zuzenketa bat aurkeztu dute. Horren ordez, "zaintza egokia emateko ratioak ziurtatzea" eskatzen duen EAJ eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu da.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE.
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Eusko Legebiltzarreko plenoan adinekoen egoitzari buruzko araudiari buruzko eztabaida izan dute gaur Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidaren eta EH Bilduren proposamenez. Bi alderdi hauek bertan aurkeztu duten proposamena atzera bota dute.

Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk adinekoen egoitzen material, funtzio eta pertsonalaren baldintzak zehazten dituen 2019ko dekretua aldatzeko zuzenketa bat adostu eta aurkeztu zuten ganberan. Zuzenketa horretan, aldatu beharreko puntuak zehaztu zituzten.

Alde batetik, egoitzetako erabiltzaile bakoitzari egunean gutxienez 120 minutuko zaintza zuzena bermatuko dion ratioak ezartzea eta, bestetik, erizaintza zerbitzua 24 orduz eskaintzea eskatzen zuten. Gainera, dekretuan zehaztutako aldaketak egin ahal izateko funts bat ezartzea ere proposatzen zuten. Azkenik, egoitza hauetako egitura, prozesuak eta emandako arretaren emaitzak ebaluatzea ere proposatu zuten, kalitate irizpideen bidez eta "egoiliarren osasun fisiko, sikologiko eta soziala, eta hauen, senideen eta langileen gogobetetzea helburu hartuta".

Proposamen hau atzera bota du Legebiltzarrak: kontrako 39 boto (EAJ, PSE-EE eta talde mistoa), aldeko 22 boto (EH Bildu eta Podemos-IU) eta 6 abstentzio (PP+C's) jasota. 

Horren ordez, EAJk eta PSE-EEk aurkeztu duten zuzenketa bat onartu da. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaio nagusien egoitzen hurrengo dekretuan "egunez zein gauez egoiliarren arreta egokia bermatzeko beharrezkoak izango diren ratioak ezarri" ditzala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Araba Eusko Legebiltzarra bideoak Gizartea EH Bildu PSE-EE Bizkaia Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Adinekoentzako egoitzak gaur