Politika -

entzunez eraiki

EAJk hamar konpromiso hartuko ditu euskal gizartearekiko

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak "Entzunez Eraiki" entzuketa aktiboko prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu astelehen honetan Bilboko Euskalduna Jauregian.

Andoni Ortuzar EBBko presidentea ekitaldian, Bilbon. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EBBko presidentea ekitaldian, Bilbon. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EBBko presidentea ekitaldian, Bilbon. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte, kultura eta ekonomia arloko 500 ordezkari baino gehiago izan dira astelehen honetan Bilboko Euskalduna Jauregian, "Entzunez Eraiki" ekimenaren ondorioen aurkezpenean. Alderdi jeltzaleak urtean zehar bultzatutako entzuketa aktiboko prozesua da ekimen hori.

Gizarteak EAJri ateratako argazkia "apaindu gabe eta Photoshop gabe" jasotzen duen txostena aurkeztu dute Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak eta Xabier Barandiaran Berrikuntza Politikoko burukide arduradunak:

1) Funtsezko hiru prozesu bultzatzea erakunde guztietan: herritarrei aktiboki entzutea, integritate instituzionaleko sistema aplikatzea, eta kontuak errendatzeko prozesua.

2) EAJren barne bizitza aberastea eta alderdia gizarteari irekitzea, lau lan arlo lehenetsiz: migratzaileekiko elkarrizketa, klima aldaketaren aurkako borroka, genero berdintasuna eta gizarte sareetako harremanak.

3) Euskadirentzat funtsezkoak diren gaietan adostasun zabalak gidatu eta ehuntzea, gizartearekiko lankidetza zuzenaren bidea estutuz eta sendotuz.

4) Euskal lurraldeetan Euskadirekin eta nazio eraikuntzaren proiektuarekin ikuspegi integralago batetik bizi diren herritarren identifikazio handiagoa lortzea.

5) Euskara biziberritzea haren gizarte erabileraren bitartez.

6) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea EAJren ordezkaritza politikoan, bai erakundeen esparruan, bai barruan.

7) Euskal enpresaren eta Euskadin aberastasuna sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzea, kalitatezko enplegua sendotzeko eta gizarte bidezkoagoa eta oparoagoa indartzeko.

8) Lehentasuna ematea erronka demografikoari, ekonomiaren eta gizartearen digitalizazioari eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokari.

9) Nafarroari eta Iparraldeari gehiago entzutea.

10) Nazioartekotze politikorako eta instituzionalerako programa bat garatzea.

Ortuzarrek gizartearen laguntza eskatu du helburuok lortzeko, eta "prozesu modernoa" dela esan du, "politika ona" deritzonaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bilbo Euskal herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Andoni Ortuzar albisteak EAE Euskalduna Jauregia bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa