Politika -

Bizkaia

Usansoloko desanexioa, pausoz pauso

Batzar Nagusiek akordioa onartu eta aldizkari ofizialean argitaratu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko Udala, lurraldeko 113.a, sortzeko pausoak ematea.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko udala sortzeko pausoak ematea. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bizkaiko foru jauregia.
Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio Usansoloko udala sortzeko pausoak ematea. Argazkia: Gonzalo Elorza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo herri bihurtzea onartu dute, eta, hala, lurraldeko 113. udalerria bihurtuko da orain arte Galdakaoko auzoa izan dena. Honako hauek dira jarraitu beharreko urratsak:  

- Testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute. 

- Ondoren, ebazpenaren jakinarazpena helaraziko zaio Galdakaoko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. 

- Behin jakinarazita, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio izapidetzea erabakia gauzatzeko.

- Foru erakundeak gestio batzorde bat sortu beharko du. Batzorde horrek populazioaren arabera dagokion ordezkari kopurua eduki beharko du. Erakunde horrek gobernatuko du Usansolo hurrengo udal hauteskundeetara arte —ez dago argi 2023rako posible izango den—. Galdakaok zinegotzi kopuru berari eutsiko lioke, eta ez litzateke bakar bat ere kenduko, nahiz eta desanexioa gauzatu.

- Estatuak bi hilabeteko epea du helegitea aurkezteko. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak esan duenez, Estatu Abokatuak "arretaz eta patxadaz" aztertuko du egoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal hiriburuak Galdakao Bizkaia Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Usansolo albisteak