Politika -

uztailak 2

Jaizkibel elkargune eta abiapuntu, Pirinioetako Bidean

Larunbatean, 17:00etan hasiko da ospakizuna, Pirinio osoan zehar 300dik gora gailur argiztatzeko Gure Eskuk ANCrekin eta FEECrekin batera antolatutako ekimenaren esku.

Argiztatuko diren gailurren mapa. Argazkia: Gure Esku
Argiztatuko diren gailurren mapa
Argiztatuko diren gailurren mapa. Argazkia: Gure Esku

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirinioetako Bidearen hasiera izango da Gipuzkoako Jaizkibel mendia Gure Eskuk uztailaren 2rako antolatutako ekimenean. Hala, 300 gailur baino gehiagoko argi-lerroaren abiapuntua izango da mendi gipuzkoarra.

Gure Eskuk ohar baten bidez zabaldu duenez, larunbatean, 17:00etatik aurrera, musika, jan-edana eta jai-giroa egongo da Guadalupen, eta, 18:30etik 23:30era, jaiak eta aldarrikapenak Jaizkibeleko Behatokian jarraituko dute. Gailurra argiztatzeko ekintzan parte hartu nahi duen orok 21:00etarako Jaizkibeleko Behatokian edo Paradore Zaharrean egon beharko du.

Horrez gain, 16:30etik aurrera, aparkatzeko aukera egongo da Guadalupen, eta, 18:00etatik aurrera, autobusak egongo dira Guadalupetik Behatokira, eta 22:30etik aurrera, Behatokitik Guadalupera.

Hala, larunbatean, Gure Eskuk, ANCk eta FEECek 300 gailurretik gora argiztatzeko dei egin dute Pirinio osoan zehar. "Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu", dio euskal mugimenduak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Gure Esku argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea