Politika -

Frankismoa

Espainiako Armadaren soldadu talde batek bere banderatxoa bedeinkatu du Erorien Haranean

Lurreko Armadaren iturriek azaldu dutenez, "ez zuten baimenik" egiteko, baina aldez aurretik programatutako martxa batean egin zuten. EH Bildu, ERC, Podemos eta Mas Paisek dagoeneko azalpenak eskatu dizkiote Defentsa ministroari.

Lurreko Armadaren konpainia Erorien Haranean. Argazkia: EFE
Lurreko Armadaren konpainia Erorien Haranean. Argazkia: EFE
Espainiako Armadaren soldadu talde batek bere banderatxoa bedeinkatu du Erorien Haranean

1:19

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurreko Armadaren soldadu talde batek ekitaldi erlijioso batean parte hartu zuen Erorien Haranean. Lurreko Armadak ikerketa abiatu du erantzukizunak garbitzeko. Lurreko Armadak kapitaina kargutik kendu du, eta espedientea zabaldu dio.

Uad-Ras II Batailoiko soldaduak dira, Asturias 31 (RI 31) Infanteria Errejimentuko kideak, Guadarrama XII Infanteria Brigadako taldea, Colmenar Viejoko (Madril) El Goloso base militarrekoak.

Bideo batean, soldaduak ikus daitezke konpainiako banderatxoa bedeinkatzen. Lurreko Armadaren iturriek azaldu dutenez, "ez zuten baimenik" egiteko, baina aldez aurretik programatutako martxa batean egin zuten.

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak sare sozialetan aurreratu duenez, Margarita Robles Defentsa ministroari gaiaren inguruan galdetuko dio Diputatuen Kongresuan.

Esquerra Republicanak eta Mas Paisek ere ekimenak aurkeztu dituzte Kongresuan, Defentsa Ministerioari azalpenak eskatzeko. Era berean, Unidas Podemosek Roblesen agerraldia beharrezkoa dela uste du.

"Gertakari oso larria da, Konstituzioaren aginduak eta arau demokratikoak onartzen ez dituzten indar militarren autonomia inplikatzen duelako, baita euren araudi propioa urratzea ere, diktadura frankistako fede ekitaldi batean, gotorleku sinboliko eta erlijiosoan egina", azpimarratu du Iñigo Errejon Mas Pais-Equoko ordezkariak.

ERCk, ostera, J.L.P. kapitainaren inguruan galdetuko du. Duela bi urte Akademia Militarreko apaizak konpainia bereko banderatxoa bedeinkatu zuela ziurtatu du Esquerrak.

"Erorien Harana bezalako izaera faxistako tokietan ekitaldiak egiten dituzten kapitainak eta soldaduak zigortuko dituzue?", galdetu du Gerard Alvarez diputatuak.

Erorien Haraneko sarreran, eskaileratan, daude, eta apaiz batek konpainiaren banderatxoa bedeinkatu du. "Alemaniako Armada Hitlerren mausoleoan bedeinkatzen imajinatzen al duzue?", galdetu du Jaume Asens Unidas Podemoseko bozeramaileak Twitter sare sozialean.

"Onartezina, Estatu demokratiko batekin bateraezina", esan du Gloria Elizo (UP) Kongresuko presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Más País ERC