Politika -

Hezkuntza lege berria

Bildarratz: "Legebiltzarrak lezioa eman digu gaur; ahalik eta leialtasun gehienarekin beteko dugu agindua"

Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Gasteizko ganberak hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu eta gero. Bildarratzek eskerrak eman dizkie talde parlamentarioei "politikatik harago, adostasuna bilatu" dutelako eta eragileei esan die eurekin lanean jarraituko dutela.

Bildarratz, agerraldiaren une batean. Argazkia: EITB Media
Bildarratz, agerraldiaren une batean.
Bildarratz: ''Legebiltzarraren % 90ak hezkuntzaren inguruan adostasuna lortzea oso mezu garrantzitsua da''

2:26

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua "eskertuta" azaldu da gaur, Eusko Legebiltzarrak hezkuntza lege berrirako oinarriak onartu berritan. Nabarmendu duenez, "Legebiltzarrak lezioa eman digu gaur; Sailak ahalik eta leialtasun handienarekin beteko du agindua".

Legebiltzarreko bozketaren ondoren, prentsa aurrera agertu da Bildarratz, Begoña Pedrosa sailburuordea ondoan zuela. Sailburuaren hitzetan, "Legebiltzarraren % 90ak hezkuntzaren inguruan adostasun bat lortzea oso mezu garrantzitsua da. Etorkizunera begirako mezua da".

Hala, akordiora bildu diren talde parlamentarioei —EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU— eskerrak eman dizkie, "politikatik harago, adostasuna bilatu" dutelako. Nabarmendu duenez, "euren ezberdintasunak gainditu eta berdintasunak lortu dituzte: azpimarratzekoa, eskertzekoa eta zoriontzekoa da".

"Sail bezala ardura bat jarri zaigu, eta konpromisoa hartu dugu agindua beteko dugula ahalik eta leialtasun gehienarekin", erantsi du.

Halaber, Legebiltzarreko lantaldean, oinarriak adosteko prozesuan, parte hartu duten 100 eragile baino gehiagoren lana goraipatu du, eta aurrerantzean ere, konpromiso berarekin jarraituko dutela hitzeman du, alegia, eragileekin lanean jarraituko dutela testua gobernu bileran onartu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika LOMLOE Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Eskola Publikoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza