Politika -

Protesta

Sarek hainbat euskal presoren bizi arteko espetxe zigorra salatu du

Herritar taldeak deituta, milaka pertsona atera dira kalera modu baketsuan Arrasaten eta Euskal Herriko udalerri askotan 7/2003 legea bertan behera gera dadin eskatzeko.

Sareren elkarretaratzea Arrasaten. Argazkia: EiTB
Sareren elkarretaratzea Arrasaten. Argazkia: EiTB
Sareren elkarretaratzeak bizi osorako espetxeratzeen aurka

1:23

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal presoen eskubideen aldeko herritar taldeak deituta, Euskal Herriko hamaika plaza jendez bete dira 7/2003 lege espainiarra bertan behera gera dadin eskatzeko. ETAko 15 presori eragiten die legeak, tartean Unai Paroti, eta praktikan bizi arteko espetxe zigorra dela salatu dute.

Sarek Arrasateko ekitaldiak aurrera ez eramatea erabaki zuen atzo, eta horren ordez, legea indargabetzea eskatzeko elkarretaratzeak herriz herri egitea erabaki zuen. Gaur arratsaldean, manifestazioa egin dute presoak espetxetik ateratzea eskatzeko. Oihana Parotek gidatu du manifestazioa, Henri Parot presoaren alaba.

Manifestazio horretan, bertan behera utzitako martxan parte hartu behar zuten 31 kolektiboek hartu dute parte, ordezkari bat Parotek espetxean igaro duen urte bakoitzeko.

Mobilizazioa amaitzean, Sareko bozeramaile batek "Arrasateko herritarren borondate irmoa" aldarrikatu du, Henri Paroten egoeraren "konponbidean urratsak emateko", baita ETAko gainerako presoen egoeran ere.

Sarek deituta, manifestazio jendetsua egin da arratsaldean Arrasaten
Sarek deituta, manifestazio jendetsua egin da arratsaldean Arrasaten
Sarek deituta, manifestazio jendetsua egin da arratsaldean Arrasaten

0:21

Gaur goizean ere Arrasaten izan den elkarretaratzean hartu dute hitza Inaxio Oiartzabal eta Bego Atxa Sareren bozeramaileek. Azkenak azpimarratu du gaurko protesta ekitaldiekin "isilarazi" nahi zuten aldarrikapena "Euskal Herriko plaza guztietara" zabaldu dutela.

Oiartzabalek, berriz, berretsi du "gezurra" dela Sarek antolatutako ekitaldiak Parot omentzeko zirenik. Azaldu duenez, Sareren helburua ETAko presoei ezartzen dieten "salbuespenezko espetxe politika salatzea" da, eta gaur, zehazki, 7/2003 legea deusezta dadila eskatzea, praktikan bizi arteko espetxe zigorra ekartzen duelako iritzita.

Ertzaintzaren dispositibo zabalaren zaintzapean egindako elkarretaratzean ehunka pertsonak parte hartu dute. Protesta isila izan da, "Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea" zioen pankartaren atzean.

Oiartzabalek gogorarazi du Arrasateko ekitaldiak bertan behera uztea erabaki zutela "eskuin muturrari borrokarako aukera" ez emateagatik, Sare "bizikidetzaren alde" baitago.

Lelo berarekin egin dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko herri ugaritan gaur eguerdian.

Gainera, Arrasaten, Ertzaintzak manifestari antifaxista batzuen aurka jo du, Voxek antolatutako bilkuraren aurka protesta egiten ari zirenen kontra, hain zuzen ere, eta pertsona bat zauritu du. Bertan zegoen eskuin muturreko alderdiko buruzagia, Santiagoa Abascal, besteak beste.

PPren, Voxen eta AVTren ekitaldiak

PPk ekitaldi bat egin du Gipuzkoako udalerrian bertan, Unai Paroten biktimak omentzeko, eta Ana Beltran Nafarroako PPren buruak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio aukera dezala: "Biktimekin edo horien hiltzaileekin, ETAren oinordekoekin, egotea".

Sarek Arrasaten egin behar zuen ekitaldi nagusia bertan behera utzi bazuen ere, PPk eutsi egin zion deialdiari, Voxek eta AVTk bezalaxe.

AVTk Paroten biktimak omendu ditu Donostian, Zaragozan eta Madrilen
AVTk Paroten biktimak omendu ditu Donostian, Zaragozan eta Madrilen
AVTk Paroten biktimak omendu ditu Donostian, Zaragozan eta Madrilen

1:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Gipuzkoa EAE Presoak Arrasate Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Azken ordukoa protestak Vox Terrorismoaren Biktimak Debagoiena gaur