Politika -
Kartzela-politika
ETAko bi preso Euskal Herrira lekualdatu eta beste bi gerturako dituzte
Arkaiz Agote eta Agustin Almaraz Martutenera eta Basaurira eramango dituzte, eta Ibai Aginagak eta Aitor Cotanok Kantabrian eta Palentzian jarraituko dute zigorra betetzen.
agentziak | eitb media
Espainiako Estatuko Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste lau presoren lekualdatzea agindu du, tartean Basaurira eta Martutenera joango diren birena.
Arkaitz Agote eta Agustin Almaraz dira azken horiek. Lehenengoa Kantabriatik Martutenera eramango dute, eta bigarrena, Zueratik (Zaragoza) Bizkaira.
Bigarren aldia da preso horiek lekualdatzen dituztela; izan ere, Agote 2020an iritsi zen El Duesora Granadatik, eta Almarazek lau hilabete igaro ditu Zueran, Madrildik iritsita.
Arkaitz Agote 2007ko apirilaren 2an sartu zuten preso, eta 2025eko abenduan beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Agustin Almaraz 1995eko abenduaren 29an espetxeratu zuten, eta 2014an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Lekualdatuko duten hirugarren presoa Ibai Aginaga da, Sevilla IItik El Duesora eramango dutena. 2017ko martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Aitor Cotanorena da azken lekualdatzea. Cadizeko Puerto IIItik Dueñasera (Palentzia) eramango dute. 2008ko uztailaren 27an sartu zuten kartzelan, eta 2027ko apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.