Politika -

Eusko Legebiltzarra

Pandemiari aurre egiteko legea onartuko dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

Besteak beste, pandemiaren kudeaketan eragile sozialek parte hartzea adostu dute. Itunaren xehetasunak asteazken honetan azalduko dituzte Legebiltzarrean.

Iñigo Urkullu eta Miren Gorrotxategi bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Miren Gorrotxategi bilera batean.
Iñigo Urkullu eta Miren Gorrotxategi bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemos-IUk akordio bat egin du EAJrekin eta PSE-EErekin pandemiari aurre egiteko legea onartzeko Eusko Legebiltzarrean.

Koalizioko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, besteak beste, hasierako proiektuan aurreikusten ziren isunak murriztea eta gizarte zibilak pandemiaren krisia kudeatzeko foroetan parte hartzea ahalbidetzea adostu dute.   

Koalizioaren iritzian, legearen izaera zigortzailea gehiegizkoa zen eta ezinbestekotzat jotzen zuen herritarren kalterako ziren isunak murriztea.

Halaber, gizarte mugimenduek eta gizarte eragileek pandemiaren kudeaketan parte hartuko dutela bermatzea "garrantzitsua" dela esan dute.

Elkarrekin Podemos-IUk azpimarratu du ituna posible izan dela hasieratik bi aldeek "akordioa lortzeko borondatea" erakutsi dutelako eta negoziazioa "zintzoa" izan delako.

Lehendabiziko bileran, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak parte hartu zuten, eta negoziazioa talde parlamentarioen esku geratu zen gero. 

           

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Koronabirusa