Politika -

Kopako finala

Ertzaintzak jende pilaketen aurrean izandako jokabidea babestu du Eusko Jaurlaritzak

Bingen Zupiriak esan du egungo legediarekin Ertzaintzak ez duela aukerarik asteburuan Bilbon eta Donostian izan diren pilaketak ekiditeko, "ez baikara estatu polizial batean bizi".

Bilboko Poza kalea jendez gainezka. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko Poza kalea jendez gainezka.
Ertzaintzak kontrolak jarri ditu Lezaman eta aireportuan

1:26

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Ertzaintzak "zuzen" jokatu duela Athleticeko eta Realeko jarraitzaileek azken egunetan eragin dituzten jende pilaketen aurrean.

Kopako finala dela eta, larunbatean jendetza batu zen Bilbon eta Donostian; eta egun batzuk lehenago beste horrenbeste gertatu zen Lezaman eta Zubietan. Gainera, partida baino ordu batzuk lehenago istiluak izan ziren Bilboko Poza kalean, eta Ertzaintza zaleei oldartu zitzaien.  

Zupiriak azaldu duenez, ostegunetik igandera bitartean Ertzaintzak hainbat dispositibo jarri zituen martxan, Aste Santuko jaiegunak zirela medio. Gainera, Kopako finalaren ondorioz, Bizkaian eta Gipuzkoan dispositibo bereziak antolatu zituztela zehaztu du.

BIDEOA | Istiluak izan ziren Bilbon, Kopako finala hasi aurretik

Istiluak eta jende pilaketak Bilboko Poza kalean
Istiluak eta jende pilaketak Bilboko Poza kalean
Istiluak eta jende pilaketak Bilboko Poza kalean

1:3

Zupiriak esan du Ertzaintzaren jokabidea zuzena izan zela, eta azpimarratu du egungo legediarekin ezinezkoa dela horrelako jende pilaketak ekiditea, "zaleen eta kluben kolaboraziorik gabe, ez baikara estatu polizial batean bizi".

"Bi taldeetako zaleek larunbata kalean pasatzea erabaki zuten, eta topaketa horietako asko pilaketetan amaitu ziren, lau pertsona baino gehiago batzea debekatuta badago ere", gogoratu du.

"Une honetan ez dago dispositiborik horrelako topaketak eta pilaketak saihesteko, horretarako herritarren, zaleen eta kluben konpromisorik ez badago", azpimarratu du.  

BIDEOA | Realeko zaleak Donostiako Alde Zaharrean

Realeko zaleek Donostiako Alde Zaharra bete dute
Realeko zaleek Donostiako Alde Zaharra bete dute
Realeko zaleek Donostiako Alde Zaharra bete dute

0:58

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Reala Politika Bilbo Donostia Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Alarma egoera