Politika -

35. URTEURRENA

Ehunka lagunek lore-eskaintza egin diote Mikel Zabalzari Orbaitzetan

"Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" eskatu dituzte. Guardia Zibilak duela 35 urte atxilotu zuen gazte nafarraren heriotza ez da inoiz ofizialki argitu.

Lore eskaintza Orbaitzetan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Lore eskaintza Orbaitzetan.
Lore eskaintza Orbaitzetan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek gogoratu dute Mikel Zabalza igande honetan Orbaizetako fabrikan. Auto karabana egin dute lehenbizi, eta Peio Zabalzaren musikak girotuta, lore-eskaintza gero.

Mikel Zabalzaren heriotzaren nondik norakoak oraindik argitu gabe daude oraindik, 35 urte igaro diren arren. Guardi Zibilak atxilotu, eta itota agertu zen 20 egunera, Bidasoa ibaian. Orbaizetakoa zen Zabalza eta geroztik, urtero egin izan da oroimen ekitaldia, bere jaiotetxearen atarian.

Ehunka pertsona hurbildu dira herrira "egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzeko", Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Ekimenak azaldu duenez, Orbaizetako gazteek 1985ean izan zuten ekitaldiaren ideia. Mikel Zabalzaren hileta egunean, abenduaren 18an, "hainbat auto eta traktorek haraneko errepideak zeharkatu zituzten, ekitaldi espontaneo eta hunkigarri batean". Geroztik, hala egin izan da urtero.

Atzo izan zen Mikel Zabalza Gogoan ekimenaren ekitaldi nagusia Auritzeko kultur etxea. Bertan, "egia" aldarrikatu zuten, "bai Mikel Zabalzaren kasuan baita gainerako tortura kasuetan ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Polizia abusuen kasuak