Politika -

Ekainaren 15az geroztik

Euskadiren eta Kantabriaren arteko mugikortasuna ziurtzat jo du Revillak

Euskadik eta Kantabriak eskaera ofiziala egingo diote Espainiako Osasun Ministerioari datorren asteartean, mugikortasun hori "funtsezkoa baita eskualdeko turismorako".

Kantabriako Noja hondartzaren irudietako bat. Argazkia: EiTB
Kantabriako Noja hondartzaren irudietako bat
Zeharo aldatuko dira Nojako eta Ezcarayko errealitateak euskal mugen irekierarekin

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak ziurtzat jo du ekainaren 15etik aurrera herritarren mugikortasun askea izango dela Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kantabriaren artean, Espainiako Osasun Ministerioari ofizialki eskaera egin ostean. Bi erkidegoek komunikabideen aurrean egindako eskaera da, Revillaren hitzetan, "funtsezkoa baita eskualdeko turismorako".

Igande honetako presidenteen bideokonferentzian parte hartu du Revillak eta, geroago azaldu duenez, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak hitzeman du, datorren asteartean formalki eskatuz gero, mugakide diren bi erkidego horien arteko zirkulazioa baimenduko duela.

Kantabriako Gobernuko buruak egintzat eman du mugikortasun hori ekainaren 15az geroztik. "Grabatuta dago, presidentea irmo izan da. Eskaera jaso bezain laster, alarma egoera bertan behera utziko dute alor horretan. Nik ez daukat zalantzarik, presidente guztien aurrean esan du", azpimarrratu du Revillak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kantabria Koronabirusa Deseskalatzea