Politika -

Hauteskundeak

Hauteskundeak izurritea amaitu gabe deitu izana leporatu dio Gorrotxategik Urkulluri

"Lehendakariak larrialdi egoera kenduko du, hauteskundeak deitzeko traba egiten diolako", salatu du Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko buruzagiak gogor kritikatu du hauteskundeak uztailaren 12an egiteko Iñigo Urkullu lehendakariak hartu duen erabakia.

"Jendea ez dago horretarako. Nahikoa sufritzen ari dira herritarrak, zama hori hauteskundeekin gehiago kargatzeko", adierazi du ohar batean.  

Hauteskundeek deialdia "koronabirusaren pandemia gaindu gabe, arbitrarioki eta interes pertsonal eta alderdikoietan pentsatuz" egin izana aurpegiratu dio.

Elkarrekin Podemosek konfinamendutik irteteko fase guztiak gauzatu arte hauteskunderik ez deitzea babestu du, segurtasuna eta parte-hartzea bermatze aldera.

"Lehendakariak larrialdi egoera kenduko du, hauteskundeak deitzeko traba egiten diolako", salatu du Gorrotxategik. Urkulluk erabakiak "aldebakarrez eta gainerako alderdiekin adostu gabe" hartzen dituela deitoratu du.

Une honetan lehentasuna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan berreraikitzeko plan bat adostea eta aurrera ateratzea izan beharko litzatekeela azpimarratu du, "eta ez hauteskundeetan pentsatzea".

Edonola ere, Gorrotxategik nabarmendu Elkarrekin Podemos gobernu alternatibo bat eratzeko asmoz aurkeztuko dela hauteskundeetara eta, ildo horretan, PSEri eta EH Bildurik aurrerapauso bat emateko eskatu die: "Confebask patronalaren interesak soilik babesten dituzten horien morroi izatea edo krisi honen ondorioek betikoek ordaindu ez dezatela nahi dugunokin bat egitea aukeratu behar dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak Hauteskundeak Koronabirusa Miren Gorrotxategi Alarma egoera Deseskalatzea