Politika -

Nafarroako sinboloak

PSNk Navarra Sumarekin bat egin du sinboloen foru legea onartzeko

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-E-k kontra bozkatu dute. Haatik, "Foru Erkidegoko oinarrizko hiru ikurren (armarria, bandera, ereserkia) erabileraren erregulazio osoa" berretsi dute.

Nafarroako Parlamentuak, NA+ren eta PSNren babesarekin, Sinboloen Foru Legea onartu du. EiTB
Nafarroako Parlamentuak, Navarra Sumaren eta PSNren babesarekin, Sinboloen Foru Legea onartu du.
Nafarroako Parlamentuak, NA+ren eta PSNren babesarekin, Sinboloen Foru Legea onartu du. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak, Navarra Sumaren eta PSNren babesarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-Eren ezezkoarekin, sinboloen foru legea onartu du. Era horretan, jada indargabetuta zegoen 2003ko legearen zati bat berreskuratu da.

Legearen xedea "Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko hiru sinboloen (armarria, bandera, ereserkia) erabilera erabat arautzea da, bizitza ofizialean zein egunerokoan sinbolo horien presentzia sustatzearen bidez, bai eta Nafarroaren nortasuna zaintzearen bidez. Azken horrek barne hartuko luke "arau-hausteen eta zehapenen babesean" jurisdikzio- eta administrazio-akzioak abiarazteko aukera.

Hala ere, ostegun honetako eztabaidan, Nafarroako bandera eraikin ofizialen kanpoaldean eta barruko bulegoetan egotea erabakitzen duten bi zuzenketa aurkeztu eta onartu dira -Navarra Suma eta PSNren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta gainerakoen ezetzarekin-. Nafarroako bandera espainiar banderaren ondoan kokatuko da, lehentasunezko lekuan, baina Espainiako banderaren nagusitasunari kalterik egin gabe.

Ildo horretan, Nafarroako Sinboloen 2003ko Foru Legearen edukia aipatu da (2017koak indargabetu zuen): "Nafarroa erkidego desberdina, berezkoa eta berezia den heinean, haren izaera duin bihurtuko duen araudi bat bultzatu beharra dago, aukera gutxiko ordezkaritza bat besterik ez den horri izaera ofiziala eman nahi diotenen aurrean".

Legearen aurka, Uxue Barkosek azaldu du Geroa Baik "ez duela Navarra Sumak bere etsipenean jotzen duen musika dantzatuko", eta adierazi du lege horren asmoa "zehapen-erregimen bat" ezartzea dela, aurreko gobernuaren jokabidearen aurrean. Horrez gain, PSNk Navarra Sumaren konfrontazioarekin "bat egitea akats bat" dela adierazi du.

Adolfo Araizek(EH Bildu) PSNren "koldarkeria politikoa" deitoratu du, araua onartu izana "ahalbidetzeagatik". Sozialistek, beraz, "salbamendu txalupa bat bota diote eskuinari".

Ainhoa Aznarezek (Ahal Dugu) ere proposamen horren asmoa "konfrontazioarekin jarraitzea" zela kritikatu du: "desberdina dena fiskalizatu eta erreprimitu nahi zuten, eta horrek desberdina dena zigortzea dakar". PSNk presidenteordearen kontrako txostena onartu izan balu, egoera hori saihestuko zukeen.

Marisa de Simonen (I-E) ustez, Nafarroan ez dago ikurrak arautzeko "beharrik", dagoeneko arauturik daudela uste duelako. Horretaz gain, "ikurrak ez direla inorenak" kritikatu du, nahiz eta Navarra Sumak eta PSNk "nafartasun ranking bat ezartzea erabaki duten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Nafarroa EH Bildu Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Navarra Suma