Politika -

Erreakzioak

EAEko alderdi gehienek Erregea kritikatu dute EAEri entzungor egiteagatik

EAEko PPrentzat, berriz, Felipe VI.ak emandako mezuen artean "sozialena" izan da.

Aitor Esteban, EAJk Kongresuan duen bozeramailea, bere balorazioan. Argazkia: EFE
Aitor Esteban, EAJk Kongresuan duen bozeramailea, bere balorazioan.
EAEko alderdien erreakzioak Felipe VI.aren mezuari

1:37

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, EH Bildu, PP eta Podemos euskal alderdiek Felipe vi erregearen Gabonetako mezuaren inguruko iritzia eman dute asteazken honetan.

EAJk kritikatu egin du Felipe VI.a erregeak Gabon gaueko bere ohiko mezuan ezer esan ez izana "berak goraipatzen duen estatu ereduarekin identifikatuta sentitzen ez direnentzat eta Estatuaren beste ikuspegi bat dutenentzat". Horren harira, "Katalunian, Euskadin eta Galizian milioi batzuk direla" esan du.

EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Aitor Estebanek Bilbon emandako prentsaurrekoan esan duenez, hitzaldia Espainiak dituen arazo batzuk deskribatzen dituen mezua baino ez zen izan; horrenbestez, "autoestimua bainatzeko saiakera" izan dela esan du, "krisian dagoen gizarte baten aurrean". Gainera,

Erregeak bere hitzaldian "bere errealitateei aurre egiteko gai ez den Estatua" marraztu zuen. "Autoestimu-bainu bat baino onuragarriagoa, errealitate-bainu bat izango zatekeen", esan du Estebanek. Izan ere, Katalunia aipatzen duenean, 'kezka' gisa aipatzen du, eta, ez du esaten "elkarbizitza beharrezkoa den kontu bat dela, non irtenbideak bilatu behar diren, legeak moldatu egin beharko diren eta herritarren borondatea errespetatzea beharrezkoa den".

"Beste behin ez zuen EAE izendatu", eta "1.457 hitzetatik, bi bakarrik euskaraz", aurpegiratu dio Estebanek Espainiako erregeari.

"Alde bateko" hitzaldia izan zela salatu du Eh Bilduk

Bestalde, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak esan du Felipe VI.aren Gabonetako mezua Estatuaren izaera plurinazionala ahaztu zuen "alde bateko" hitzaldia izan zela. "Hautestontziak eta demokrazia zabaltzea arazoak konpontzeko modua dela uste duten milioika lagun", gaineratu du.

"Beste behin ere, agerian utzi zuen Espainiako Estatuan egiturazko krisi bat dagoela, eta horren parte dela monarkia", esan du.

Erregeak "nahita ahaztuta utzi zituen kaxoi batean benetan funtsezkoak diren hainbat kontu, eta horiei erantzun behar zaie". "Estatu honek irtenbide politikoak behar dituela eta hautestontziak eta demokrazia zabaltzea arazoak konpontzeko modua dela uste duten milioika pertsonez ahaztu zen", adierazi du.

Beste mezu "bat gehiago" izan zela esan du Elkarrekin Podemosek

Felipe VI.aren Gabon gaueko hitzaldia "beste mezu bat gehiago" izan zela adierazi du Pilar Garrido Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako diputatuak, eta tonu "karrankaririk" erabili ez izana eskertu egin du.

Hala, Gabonetako mezu horretan, Espainiako herritarrek dituzten erronkei eta jasaten dituzten arazoei erreferentzia egitean, “topikoetatik pixka bat tira” egin zuela esan du alderdi moreko kideak, Deban (Gipuzkoa) egindako adierazpenetan.

Ildo horretatik, "klima-aldaketaren aurkako borroka edo eskubide sozialak eta askatasunak indartzea bezalako erronkak" daudela esan du Garridok, eta gizartearen ordezkari gisa aukeratu dituzten agintariek hurrengo legegintzaldian erronka horiei aurre egin beharko dietela gaineratu du.

EAEko PPk diskurtso "sozialena" nabarmendu du

EAEko PPk nabarmendu duenez, azken urteetan erregeak emandako hitzaldirik "sozialena" izan zen atzokoa, eta Espainiaren erronkak gainditzeko "batasun eta elkar ulertze" mezua zabaldu izana goraipatu du.

Amaya Fernandez PPko idazkari nagusiak EAEn erregearen Gabon Gaueko ohiko hitzaldia komentatu du asteazken honetan Bilbon, eta azpimarratu duenez, "bereizten gaituenaren aurrean batzen gaituena nabarmendu zuen, Konstituzioa desberdintasuna integratzeko tresna gisa eta zatiketa eta liskarra gainditzeko tresna gisa".

Bere ustez, diskurtsoa "egokia izan zen zubiak eraikitzeaz hitz egin zuelako, eta ez harresiak altxatzeaz, eta hori bereziki garrantzitsua da EAEn, haustura eta zatiketa diskurtsoak entzuten ditugulako. Atzo Erregeak mezu bat bota zion gizarteari, euskaldunok ulertu genuena, batasunaren eta integrazioaren klabean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Espainiako Felipe VI.a Espainia Gabonak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi