Politika -

Manifestazioa

Sarek sakabanaketa politikaren amaiera eskatu du Iruñean

Gainera, Sarek gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatzeko martxa bat egin du goizean Zaballako (Araba) espetxera arte.

Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Iruñean, Sarek deituta. Irudia: EiTB
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Iruñean, Sarek deituta. Irudia: EiTB
Sakabanaketa politikaren amaiera eskatzeko manifestazioa, Iruñean

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun elkartu dira larunbat iluntze honetan Iruñean, Sarek deituta, egungo espetxe-politikarekin amaitzeko eskatzeko.

Autobus geltoki zaharretik abiatu da manifestazioa, "Presoak etxera" leloa zeraman pankartaren atzetik. Vianako printzearen Plazara abiatu dira aurrena, eta bertan, presoen senideak zituzten zain, "Etxean nahi ditugu" pankartarekin.

Aurrera jarraitu eta beste geldialdi bat egin du martxak Merindadeen Plazan. Lurrean etzanda ziren bi gaztek auto-istripu bat irudikatu dute; ondoan, azken urteotan dispertsioak eragindako istripuetan hildakoen datuak zituzten bitartean.

Jone Galazak komunikabideei azaldu dienez, "gaur egun indarrean dagoen espetxe politikarekin amaitu behar dela aldarrikatzeko deitu du manifestazioa Sarek, sakabanaketa politikaren ondorioz 16 senide hil direla salatzeko, larri gaixo diren presoen askatasuna eskatzeko eta haurrek gurasoekin hazteko duten eskubidea aldarrikatzeko".

"Kalera irten behar izan dugu berriz ere, preso diren emakumeen egoera salatzeko, urrunduta eta bakartuta izateaz gain, zigor gehigarria jasaten baitute emakume izate hutsagatik" salatu dute, gainera.

"Senide eta lagunei gure babesa agertzeko atera gara kalera. Honi irtenbide bat aurkitu behar zaiola argi eta garbi esateko" adierazi du Galarzak. "Elkarbizitza bakean eraikitzea beharrezkoa da eta bake horrek presoak, erbesteratuak eta deportatuak ekarri behar ditu" hausnartu du.

Martxa, Zaballako espetxera

Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatzeko martxan bat egin du Sarek Zaballako (Araba) espetxera arte, baita manifestazio bat Iruñean ere. Politika aldaketa bat eskatu dio Sarek PSOEri.

10:00etan, txirrindulari talde bat Gasteiztik abiatu da. Kartzelara arte bizikletan joan dira, beste pertsona batzuk, ostera, oinez hurbildu dira espetxera.

Parte-hartzaileek kamiseta eta puxika horiak eraman dituzte. Sareko bozeramaile batek, gaixorik dauden presoen egoera salatu nahi izan dute eta gertatzen ari dena ikustera eman.

Horregatik, horiz janztea erabaki dute, "gaixorik dauden presoen ikur". Sareko ordezkariak salatu duenez, PSOEk "PPk egindako legearen irakurketa bera egiten jarraitzen du; gaixorik dauden presoak bizitzaren azkenean ateratzen dituzte kartzelatik". "Amaitu behar da, presoak bizirik eta etxean nahi ditugulako", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Araba Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Espetxeak