Politika -
2020RAKO AURREKONTUAK
Martinez: 'Aurrerapausoak badauden arren, gai asko daude oraindik zintzilik'
2020rako aurrekontuen negoziazioan 'hainbat aurrerapauso' eman direla esan du Elkarrekin Podemoseko koordinatzaileak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
EITB.EUS
2020rako EAEko aurrekontuen proiektuaren ildo nagusiak zeintzuk diren ezagutu eta hilabetera, Elkarrekin Podemosen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa gertu dagoela dirudi. Atzo, Josu Erkoreka Gasteizko Gobenuko eledunak nabarmendu zuen "adostasun maila handia" dagoela alderdi morearekin aurrekontuen proiektuari dagokionez, eta, gaur, ildo berean mintzatu da Rosa Martinez Elkarrekin Podemoseko koordinatzailea, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Martinezen arabera, aldaketa klimatikoarekin eta feminismoarekin lotutako politiketan "hainbat aurrerapauso" egon dira azken egunotan, baina "oraindik, gai garrantzitsu asko daude zintzilik". Azken horien artean, eskubide sozialak eta krisiak gehien kaltetutako kolektiboak babesteko neurriak aipatu ditu.
Datozen egunak erabakigarriak izango direla esan du Elkarrekin Podemoseko kideak, eta, "orain arte bezala", akordiorako "borondate osoarekin" jarraituko dutela negoziatzen gaineratu du.