Politika -

2020rako Aurrekontuak

Elkarrekin Podemosekin aurrekontuen gaineko akordioa posible da, dio Jaurlaritzak

Josu Erkorekak nabarmendu du adostasun handia dagoela bi aldeen artean: "Mezu positibo eta itxaropentsua zabaldu ahal dugu".

Azpiazu sailburua eta Lander Martinez. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Azpiazu sailburua eta Lander Martinez. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Elkarrekin Podemosekin Aurrekontuen negoziazioak bide onetik doazela dio Jaurlaritzak

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak larunbat honetan nabarmendu duenez, adostasun-maila "handia" dago Jaurlaritzaren eta Elkarrekin Podemosen artean euskal aurrekontuen proiektuari dagokionez. Esan duenez, "mezu positibo eta itxaropentsua" zabaltzeko aukera dago, Lander Martinezek zuzendutako alderdiarekin balizko akordioari buruz hitz egitean.

Gamiz-Fika bizkaitar herrian egindako adierazpenetan (Gerra Zibileko bi borrokalariren gorpuzkien desobiratzean izan da), bozeramaileak zehaztu du Elkarrekin Podemosek hartu duela "konpromisorik handiena" aurrekontuen negoziazioan, eta Jaurlaritzak alderdi horrekin duela, hain zuzen, adostasunik handiena une honetan.

Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez diola aterik itxi alderdi bati ere ez, eta zabalik dagoela "oposizioko taldeek egin ditzaketen ekarpenak entzuteko". Nolanahi ere, sailburuaren esanetan, kontu orokorrez haratago, Elkarrekin Podemosek izan ezik "inork ez ditu bere baldintzak mahaigaineratu".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza EAE Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Lander Martinez Hierro EAEko Aurrekontuak