Politika -

EAJ-PSE ITUNA

EAJk eta PSEk koalizio-gobernuak osatuko dituzte foru aldundietan

Akordioaren arabera, bietako batek gobernatzen duen udalen kasuan, besteak ez du zentsura-moziorik aurkeztuko edo babestuko.

EAJko eta PSE-EEko ordezkariek Sabin Etxean egindako bilera bat. Argazkia: EiTB
EAJko eta PSE-EEko ordezkariek Sabin Etxean egindako bilera bat.
EAJko eta PSE-EEko ordezkariek Sabin Etxean egindako bilera bat. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk foru aldundietan eta udaletan gobernatzeko aurre-akordioa iragarri zuten atzo, eta gaur dokumentu horren xehetasunak jakinarazi dituzte.

Gobernagarritasuna bermatzeko asmoz, batak ez du bestearen aurkako zentsura-moziorik aurkeztuko edo babestuko legegintzaldi guztian zehar eta aurrekontuak urtez urte negoziatu eta adostuko dituzte.

Udaletan, zerrendarik bozkatuena EAJrena bada, PSE-EEk alkategai jeltzalea babestuko du. Eta zerrendarik bozkatuena Euskadiko Alderdi Sozialistarena bada, jeltzaleek gauza bera egingo dute. Hauteskundeak beste alderdi edo koalizio batek irabazi dituen herrietan, berriz, bietako alderdi bozkatuenak erabakiko du alkatetza lehiatzea edo ez. Hala egiten badu, beste alderdiak babesa emango dio.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaietan bi alderdiek izango dituzte ordezkariak.

Foru aldundietan koalizio-gobernuak osatuko dituzte, baina ahaldun nagusia EAJkoak izango dira: Unai Rementeria, Eneko Goia eta Ramiro Gonzalez. Programak eta diputazioaren egiturak lurralde bakoitzean negoziatu eta adostuko dituzte, beharrizanen arabera.

Bestalde, Itunaren Jarraipenerako Batzordea osatuko dute, akordioa betetzen dela bermatzeko edo sor litezkeen arazoak aztertzeko. Alderdi bakoitzetik bina ordezkari izango dira eta behar beste bildu ahalko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia