Politika -

Senatuko mozioaren ondotik

Jaurlaritzak akordio formal bat onartuko du gaur eskumenak defendatzeko

Gobernu Kontseilua ohiko orduan hasi da, 10:00etan, baina testuaren onarpena egongo da gai-zerrendan. Bilera amaitu ondoren, Erkorekak akordioa irakurriko du.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilu bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilu bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilu bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Estatutuaren eskumenak defendatzeko akordio formal bat onartuko du Eusko Jaurlaritzak gaur. Eskuduntzak Euskadira ez transferitzea adostu zuen Senatuak iragan astean, PPren eta Ciudadanosen babesarekin.

Exekutiboko iturriek jakitera eman dutenez, Gobernu Kontseilua ohiko orduan hasi da, 10:00etan, baina testuaren onarpena egongo da gai-zerrendan, Senatuaren mozioari erantzuna emateko.

Bilera amaitu ondoren, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak akordioa irakurriko du.

PPren mozioa iragan asteazkenean onartu zuen Senatuak, Ciudadanos, Foro Asturias eta UPN alderdien babesarekin. Estatutuak jasotzen dituen baina oraindik Administrazio zentralaren esku dauden eskumen guztiak Euskadiri emateko konpromisoa hartu zuen Espainiako Gobernuak, Sanchez Espainiako presidente izendatu eta gero, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa izan ezik, nahiz eta Estatutuak hori ere aurreikusi.

Asteazkenean, baina, Gernikako Estatutua osatzeko oraindik transferitu gabe dauden "eskuduntzen zerrenda ez onartzeko" eskatu zion Senatuak Espainiako Exekutiboari.

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, "legea ez betetzea eskatzeko mozio bat onartzea prebarikazioa bultzatzea da". Era berean, "inolako eragin praktikorik ez" duen ekimen hori planteatzea "probokazioa" dela salatu zuen Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua