Politika -

Hauteskunde orokorrak

Hauteskundeak aurrekontuak ukatu dituztenen esku egon direla esan du Urkulluk

Lehendakariak ez du hauteskundeak deitzeko egun aproposenaren inguruko iritzia eman izan nahi.

Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrean
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, hauteskunde orokorren aurrerapena "aurrekontu orokorren onarpenari bide eman ez ziotenen esku" egon da.

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura hasi aurretik egin ditu adierazpenok Urkulluk. 2019ko Aurrekontuen proiektua erretiratu ostean, premiazko neurriak onartzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako hiru lege-proiektuak bozkatuko dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean.

Pedro Sanchezek hauteskundeak aurreratzeko aukeraren inguruan galdetuta, zain dagoela esan du Urkulluk. Bestalde, berak politika egiteko modu bakarra ulertzen duela esan du: "errealitatean oinarritutakoa".

"Atzo aurrekontu orokorrei bide eman ez zietenen esku baino ez da egon", esan du Urkulluk.

Hemendik aurrera "bakoitzak jakingo du zeintzuk diren bila daitezkeen konponbide posibleak". Horren harira, lehendakariak ez du hauteskundeak deitzeko egun aproposenaren inguruko iritzia eman nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Aurrekontu Orokorrak