Politika -

ESTATUKO AURREKONTUAK

Lemoizko zentralaren lurrak EAEra eskualdatzea jasotzen dute Estatuko Aurrekontuek

Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.

Lemoizko zentral nukelarra. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Lemoizko zentral nuklearra, goitik ikusita
Lemoizko zentral nukelarra. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Lemoizko zentral nuklearraren lurrak, Espainiako Gobernuak 2019rako egindako aurrekontu proiektuak jasotzen duenez. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan.

69.784 metro koadroko eremua da. Lursailaren eskualdatzea gauzatu aurretik, Ogasun Ministerioak lurrak osoki utzi behar ditu eta bi gobernuek aldaketa sinatu behar dute.

Lemoizko zentral nuklearra ez zen inoiz martxan jarri, besteak beste, ETAren atentatuen eta herri mugimenduaren ondorioz.

40 urte geroago, instalazioak hondamendi egoeran daude. Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egiteko asmoa du toki horretan bertan, azpiegiturak dituen ur hartuneak baliatuta. Oraingoz, hiru inbertitzailek agertu omen dute interesa proiektuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Espainiako Aurrekontu Orokorrak