Politika -

Memoria historikoa

Hobitik atera dute Lizarrustin 1936ko kolpe militarrean fusilatutako biktima bat

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, baliteke gorpua 1936ko abuztuaren 22an fusilatutako Olaberriako 17 urteko gazte batena izatea.

Gaur goizean atera dute hobitik gorpua, Lizarrustin. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Gaur goizean atera dute hobitik gorpua, Lizarrustin. ETBko bideo batetik ateratako irudia
1936an fusilatutako olaberritar baten gorpuzkina atera dute Lizarrustin

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1936ko kolpe militarrean fusilatutako biktima bat hobitik atera dute gaur goizean Lizarrustin, eta Ana Ollo Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria han izan da.

Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, baliteke gorpua 1936ko abuztuaren 22an fusilatutako Olaberriako 17 urteko gazte batena izatea.

Hobia Lizarrustiko mendatean dago, 47. kilometroaren parean, Etxarri Aranatzen. Gorpuzkiez gain, pare bat apreta txuki eta hainbat bala zorro aurkitu dituzte.

Hezur gorpuzkiak aztertuko dituzte orain, Nafarroako Gobernuko DNA biltegian eta Nasertic enpresa publikoko laborategian.

Gorpu hori aurkitzeko, funtsezkoa izan da Francisco Lacunzaren testigantza; izan ere, sei urte besterik ez zituenean, gorputza arrastaka nola eraman zuten ikusi zuen. Horrez gain, familiak urtetan biktima aurkitzeko egindako lana ere oso garrantzitsua izan dela azaldu dute Nafarroako Gobernutik.

Gerra Zibileko biktimei omenaldia

Bestalde, Ana Ollo kontseilariak Guda Zibileko zenbait biktima omentzeko gaur goizean Urbasan egindako ekitaldian hartu du parte, Otsoportilloko gainean. Hala, Foru Gobernuak inguru hartan fusilatutako 200 pertsonak gogoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Frankismoa Memoria Historikoa Aralar natura parkea ibilbideak Aranzadi Zientzia Elkartea