Politika -

Inkesta

'Sanchezek Rajoyk baino hobeto egingo du, baina ez du Estatutua osorik beteko'

Aste hasieran egin den EiTB Focus inkestan, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaz eta Pedro Sanchezen gobernu berriaz galdetu diete Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute Pedro Sanchez egungo Espainiako Gobernu presidenteak Mariano Rajoyk baino hobeto egingo duela, baina ez duela Gernikako Estatutua osorik beteko. Astelehenean eta asteartean egin den EiTB Focus inkestan, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaz eta Pedro Sanchezen gobernu berriaz galdetu diete Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoaren arabera. EiTB Focusen azken makroinkesta egiteko, Gizaker enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko 450 pertsona galdekatu dituzte ekainaren 4an eta 5ean.

Inkestan parte hartu dutenen % 55,7k uste dute Pedro Sanchezek Mariano Rajoyk baino lan hobea egingo duela Espainiako Gobernu presidente gisa, % 28,6k berdin egingo duela eta % 6,1ek, ostera, okerrago egingo duela.

10 SANCHEZEK RAJOYK BAINO HOBETO EGINGO DU   2018 EKAINA EITB FOCUS

Herritarren % 38,1ek uste dute PSOEren gobernu berriak bi urte iraungo duela, hots, legegintzaldia agortu arte, % 26,6k urtebete iraungo duela eta beste % 19,2ak hilabete batzuk iraungo duela. % 16,1ek ez dakite edo ez dute erantzun.

9 ZENBAT USTE DUZU IRAUNGO DUELA GOBERNU BERRIAK  2018 EKAINA EITB FOCUS

PSOErekin PPrekin baino autogobernu gehiago egongo ote den galdetuta, inkestatuen % 44,3k uste dute ezetz, % 38,7k baietz eta beste % 17k ez dakite edo ez dute erantzun.

11 USTE DUZU PPREKIN BAINO AUTOGOBERNU GEHIAGO IZANGO DUGULA  2018 EKAINA EITB FOCUS

Sanchezek Gernikako Estatutua osorik beteko ote duen egindako galderaren aurrean, % 18,8k baietz uste dute eta % 27,1ek ez dakite edo ez dute erantzun.

12 ZURE USTEZ GERNIKAKO ESTATUTUA BETEKO DU PSOEREN GOBERNUAK  2018 EKAINA EITB FOCUS

Ia herritarren erdia ziur dago PSOEren Gobernuak ETAko presoen hurbiltzea lagunduko duela, % 30ek kontrakoa uste dute eta beste % 20k ez dakite edo ez dute erantzun.

USTE DUZU PSOEREN GOBERNUAK ETAKO PRESOAK HURBILDUKO DITUELA 2018KO EITB FOCUS EKAINA

Madrilen izandako gobernu aldaketa Kataluniako egoera bideratzeko positiboa izango dela uste dute hamar herritarretatik sei pasatxok, aitzitik, kontrako iritzia dute hamarretik bik.

14 GOBERNU SOZIALISTA ONA IZANGO DA KATALUNIAKO EGOERA BIDERATZEKO  2018 EKAINA EITB FOCUS

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona.

La= ± % 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 26,9 euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1a gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko ekainaren 4a eta 5a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez. Inkestek, batez beste, 5 minutu eta 30 segundo iraun dute; motzenak 4 minutu iraun du eta luzeenak 11.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE Alderdi Popularra Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea EiTB Focus albisteak