Politika -

Hauteskunde-inkesta

Nafarroa: UPN garaile, babes gutxiago izan arren; laukoak ordezkaritza handituko luke

EiTB Focusen arabera, erregionalistek bi eserleku galduko lituzkete; Uxue Barkos buru duen lauko gobernuak, aldiz, bat irabaziko luke. Iruñean ez litzateke aldaketa askorik egongo.

Nafarroako Parlamentuko osaera, EiTB Focusen azken inkestaren arabera. ETB
Nafarroako Parlamentuko osaera, EiTB Focusen azken inkestaren arabera. ETB
Nafarroako Parlamentuko osaera, EiTB Focusen azken inkestaren arabera. ETB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako hauteskundeak gaur egingo balira, Union del Pueblo Navarrok (UPN) irabaziko lituzke, bi eserleku galduko lituzkeen arren. Bestalde, Uxue Barkos buru duen lauko gobernuak gehiengo zabalagoa izango luke, berriro osatuz gero. Horiek dira, hain justu, EiTB Focus inkestak foru hauteskundeetarako boto-asmoaren inguruko inkestaren ondorio nagusiak. Iruñeko udal hauteskundeei dagokienez, galdeketak ez luke aldaketa askorik aurreikusiko.

Ikerketa soziologikoa maiatzaren 14tik 21era egin zuen Gizaker etxeak Nafarroan bizi diren 600 herritarri (350 Iruñean eta 250 foru erkidegoko gainerako udalerrietan) telefonoz galdetuta.

Nafarroan egindako galdeketa horiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.750 biztanleri ere itaundu zieten epe berean hainbat gairen inguruan: boto-asmoa udal-hauteskundeetarako eta foru hauteskundeetarako, ETAren amaieraz eta 'La Manada' auziaren epaiaz. Inkeston emaitzak asteon eta aurrekoan kaleratu ditu EiTB Taldeak.

Asteazken honetan argitaratu diren emaitzei dagokienez, Nafarroako hauteskundeak gaur egingo balira, UPN izango litzateke nagusi 13 eserlekurekin —gaur egun dituenak baino bi gutxiago—.

Geroa Baik bigarren jarraituko luke, bi ordezkari gehiagorekin, hots, 11rekin.

EH Bilduk eta PSNk gaur egun duten babesari eutsiko liokete, 8 eta 7 jarlekurekin, hurrenez hurren.

Unidos Podemosek atzera egingo luke, hiru parlamentari galduta. Izquierda-Ezkerrak (I-E) bi eserleku irabaziko lituzke. Hala, bi alderdiek launa aulki izango lituzkete Nafarroako Parlamentuan.

Alderdi Popularrak ez luke ordezkaritzarik lortuko, eta Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzateke Ganberan, hiru parlamentarirekin.

BOTO ASMOA IRUNEKO UDALA 2018 06 06 15 54

ESERLEKUEN ESTIMAZIOA NAFARRIAKO LEGEBILTZARRA 2018 06 06 15 54

Herritarrei Uxue Barkos presidenteari, foru gobernuaren kudeaketari (orokorrean zein arloka) eta oposizioaren lanari buruz ere galdetu diete. Hona erantzunak:

NAFARROAKO PRESIDENTAREN BALORAZIOA  2018 06 ekaina eitb focus

NAFARROAKO GOBERNUKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

NAFARROAKO GOBERNUAREN GESTIOAREN  BALORAZIOA   2018 ekaina eitb focus

NAFARROAKO LEGEBILTZARREKO  OPOSIZIOAREN LANAREN BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

Egun indarrean dagoen lauko gobernuari buruz galdetuta, 10etik 4,7ko nota jarri diote (% 42ko onespena).

NAFARROAKO GOBERNUKO LAUKO ITUNAREN  BALORAZIOA  2018 06 06 15 54

Iruñeko Udalean, gaur egun dagoen indar banaketak jarraituko luke, aldaketa gutxirekin.

Bozak UPNk irabaziko lituzke, baina zinegotzi bat gutxiagorekin (9).

EH Bildu izango litzateke bigarren indar bozkatuena, eta Geroa Bai, hirugarrena. Biek ala biek bosna ordezkari izango lituzkete.

PSNk hiru zinegotzi eskuratuko lituzke.

Aranzadik ordezkari bat galduko luke, I-Eren mesedetan. Hori horrela, bina zinegotzi edukiko lukete.

Ciudadanos Udalera sartuko litzateke, zinegotzi batekin.

ZINEGOTZIEN ESTIMAZIOA IRUNEKO UDALA 2018 06 06 15 54

BOTO ASMOA IRUNEKO UDALA 2018 06 06 15 54

Nafarroako hauteskundeen inguruko galdeketan bezala, Joseba Asiron alkatearen, gainerako buruzagi politikoen, udal gobernuaren kudeaketaren eta itunaren balorazioa egiteko eskatu diete herritarrei:

ALKATEAREN BALORAZIOA 2018 eitb focus ekaina

IRUÑEKO UDALEKO POLITIKARIEN BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

IRUÑEKO UDALAREN KUDEAKETAREN  BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

IRUÑEKO UDALAREN ITUNAREN BALORAZIOA  2018 06 06 15 54

Fitxa teknikoa

Nafarroan bizi diren 600 pertsona (350 Iruñean eta 250 Nafarroako gainerakoan). La= ±% 4,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, Nafarroako datuetarako, eta ±% 5,24 Iruñeko datuetarako. Udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 10,3 euskaraz egin dira, eta gainerako % 89,7a, gaztelaniaz. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko maiatzaren 14tik 21era egin zuten telefonoz egindako elkarrizketa bitartez.

Inkesten batez besteko iraupena 6,7 minutukoa izan zen: motzenak 5 minutu iraun zuen eta luzeenak 15.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Iruñea UPN PSN Geroa Bai Nafarroa Uxue Barkos Alderdi politikoak EH Bildu Izquierda-Ezkerra Nafarroako Ciudadanos Joseba Asiron Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa EiTB Focus Iruñeko Udala Hauteskunde inkestak