Politika -

INKESTA EAE-N

EAJ nagusituko litzateke Bilbon eta Donostian, eta PPrekin berdinduko luke Gasteizen

2019ko EAEko udal hauteskundeetako boto-asmoa. Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako inkestaren emaitzak.

EiTB Focus
EiTB Focus
EiTB Focus

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk boto-asmoan hobera egingo luke Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan, eta Gasteiz ez beste bietan nagusituko litzateke —Gasteizen bigarren indarra litzateke, Alderdi Popularrarekin (PP) berdinduta—, EiTB Focusen azken makroinkestaren arabera.

Gizaker enpresak EiTBrentzat ikerketa soziologikoa egiteko, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 2.350 pertsona galdekatu dituzte maiatzaren 14a eta 21a bitartean horien boto-asmoaren berri jakiteko, udal eta foru hauteskundeak egiteko urtebete falta denean. Joan den astean gaurkotasun handiko gaiei lotutako emaitzak argitaratu ziren ("La Manada" auzia eta "ETAren amaiera"), bihar Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko datuak ezagutuko dira, eta asteazkenean Nafarroako Parlamenturako eta Iruñeko Udaleko boto-asmoari buruzkoak. Gaur, ostera, EAEko hiru hiriburuetako udal-hauteskundeetarakoak.

Alderdi Popularrak (PP) irabaziko lituzke udal hauteskundeak Gasteizen, zazpi zinegotzirekin, baina bi galduta, 2015eko hauteskundeetako datuak ikusita.

EAJk bere emaitzak hobetuko lituzke, bi zinegotzi gehiagorekin guztira zazpi lortuta, PPk beste.

EH Bilduk 2015eko bozetako emaitzak eta zinegotzi kopurua errepikatuko lituzke, eta PSE-EEk boto-asmoan atzera egingo luke zinegotzi bat galduta.

Elkarrekin Podemosek bere bi ordezkariak mantenduko lituzke eta Irabazik bere zinegotziari eutsiko lioke.

Ciudadanos alderdiak ordezkaritza izan lezake Gasteizko Udalean, eta lortuko ez balu, PPk 8. zinegotzia lortuko luke.

BOTO ASMOA GASTEIZKO UDALEAN 2018 ekaina eitb focus

ZINEGOTZIAK GASTEIZKO UDALEAN  2018 eitb focus ekaina

Gasteizko politikariei eta Udalaren kudeaketari buruz ere galdetu diete inkestatuei.

GASTEIZKO UDALEKO POLITIKARIEN BALORAZIOA 2018 06 04 10 38

GASTEIZKO UDALEKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 ekaina eitb focus

Bilbon EAJ gehiengo absolututik gertu geldituko litzateke, duela hiru urte baino zinegotzi bat gehiago erdietsita.

EH Bilduk ere 2015eko emaitzak hobetuko lituzke, zinegotzi bat gehiagorekin.

PSE-EEk lau ordezkari izaten jarraituko luke eta PP, berriz, 4tik 3ra jaitsiko litzateke.

Udalberrik zinegotzi bat gehiago izango luke eta Bilbo Irabazizek, ostera, orain arteko biak galduko lituzke.

BOTO ASMOA BILBOKO UDALEAN 2018 ekaina eitb focus

ZINEGOTZIAK BILBOKO UDALEAN 2018 ekaina eitb focus

Bilboren kasuan ere, politikariei eta Udalaren kudeaketari buruz galdetu zaie inkestatuei.

BILBOKO UDALEKO POLITIKARIEN BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

BILBOKO UDALEKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 eitb focus ekaina

EAJ nagusituko litzateke Donostian eta 11 zinegotzi izango lituzke. Aurreko hauteskundeetan bederatzi lortu zituen.

PSE-EEk ordezkari bat gutxiago izango luke (6 zinegotzi), eta EH Bilduk sei ordezkariei eutsiko lieke.

PP hiru zinegotzi izatetik bi izatera jaitsiko litzateke, eta Irabazik bi zinegotzi izaten jarraituko luke.

BOTO ASMOA DONOSTIAKO UDALEAN 2018 ekaina eitb focus

ZINEGOTZIAK DONOSTIAKO UDALEAN 2018 eitb focus ekaina

Gipuzkoako hiriburuari lotuta, Donostiako politikariei eta Udalaren kudeaketari buruzko iritzia galdetu diete inkestan parte hartu dutenei.

DONOSTIAKO UDALEKO POLITIKARIEN BALORAZIOA 2018 ekaina eitb focus

DONOSTIAKO UDALEKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  2018 ekaina eitb focus

Horrez gain, gaur egun EAEko hiru hiriburuetako alkate direnei buruzko iritzia galdetu diete inkestatuei eta hauek dira izan dira emaitzak:

ALKATEEN BALORAZIOA 2018 eitb focus ekaina

Fitxa teknikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabako beste udalerri batzuetan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiko beste udalerri batzuetan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoako beste udalerri batzuetan).

La= ± % 2,02, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ± % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ± % 4,90 Gasteizko datuetarako, ± % 4,90 Bilboko datuetarako eta ± % 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 21,7 euskaraz egin dira eta gainerako % 78,3a gaztelaniaz.

Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.

Landa-lana 2018ko maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Inkestek, batez beste, 7,11 minutu iraun dute; motzenak 5 minutu iraun du eta luzeenak 25 minutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Alderdi politikoak albisteak EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Euskadiko Ciudadanos Albisteak Gaur Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde inkestak