Politika -
Larunbata
Presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioa debekatzea eskatu dute
APAVT biktimen elkarteak uste du larunbateko protesta ekitaldiarekin “ETAko preso guztiak goratzen” dituztela.
agentziak | erredakzioa
Terrorismoaren Biktimen Babeserako Plataforma Elkarteak (APAVT) Sarek larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde deitu duen manifestazioa debekatzeko eskatu dio Auzitegi nazionalari.
APAVTk prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, gaur goizean aurkeztu dute idatzia Auzitegi Nazionalean, "preso dauden ETAkideen askatasuna eskatzea helburu duen" aipatu protesta ekitaldia debeka dadila eskatzeko.
APAVTrentzat, manifestazioaren aldarrikapen nagusia gaixorik dauden presoen askatasuna aldarrikatzea bada ere, horrelako ekitaldietan "ETAko preso guztiak goratzen".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea