Politika -

Biktimak

Euren aitorpena ez oztopatzea eskatu diote Polizaren biktimek Rajoyri

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka, Memoria Historikoaren Legea urratzen duela argudiatuta.

Polizia abusuen biktimak
Polizia abusuen biktimak
Poliziaren indarkeria jasandakoek biktima direla onartzea nahi dute

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziaren abusuen biktimek biktima direla aitortzen duen euskal dekretuaren aurka ez egitea eskatu diote gaur Espainiako Gobernuari. Izan ere, Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka, Memoria Historikoaren Legea urratzen duela argudiatuta.

Asteartean, Eusko Jaurlaritzak helegitearen aurka alegazioak aurkeztuko dituela iragarri zuen Josu Erkoreka bozeramaileak.

Donostian eskainitako prentsaurreko batean, Ines Nuñez de la Parte Poliziaren abusuen biktimen kolektiboko bozeramaileak biktima horien aitorpena eta kalte-ordainak "ez oztopatzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta giza eskubideen urraketen biktimen alde egin beharko lukeela gaineratu du.

Era berean, orain babesik ez duten biktimak aitortzeko eta kalte-ordainak emateko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostiako informazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Polizia abusuen kasuak