Politika -

Igandean

Servini Euskal Herrian izango da, frankismoaren biktimei galdetzeko

Argentinako epaileak irekitako prozesuan aurkeztutako biktima batzuei deklarazioa hartuko die, adinagatik edota beste baldintza batzuengatik ezin izan dutelako Argentinako nazioko kontsulatura joan.

Epaileak 'Billy el Niño' Argentinara estraditatzea eskatu zuen. Artxiboko irudia. EFE
Epaileak 'Billy el Niño' Argentinara estraditatzea eskatu zuen. Artxiboko irudia. EFE
Epaileak 'Billy el Niño' Argentinara estraditatzea eskatu zuen. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Servini de Cubria Argentinako epailea Euskal Herrira etorriko da datorren igandean, Bueno Airesen irekitako prozesuan aurkeztutako frankismoaren biktima batzuei galdetzeko. Adinagatik edota beste baldintza batzuengatik ezin izan dutelako Argentinako nazioko kontsulatura joan, Argentinako helegitearen babeserako Estatu Koordinatzaileak jakitera eman duenez.

Bueno Aireseko epailea 1936ko uztailaren 18tik 1977ko ekainaren 17ra arte Frankismoaren diktaduran izandako genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak ikertzeaz arduratzen da.

Ceaguak azaldu duenez, Servinik "erakundeetan eta artxiboetan frankismoaren krimenei buruzko frogak eta dokumentazioa zuzenean bilatzeko asmoa du". Estatuko hainbat instituzioetako ordezkariekin biltzea ere aurreikusi du.

Epaileak galdeketak Euskal Herrian hasiko du (bi egun emango ditu bertan), geroago Andaluziara joango da, eta Madrilen amaituko ditu, maiatzaren 30ean.

Servinik Felix Padin 97 urteko milizianoa galdekatuko du, baita Kalzada anai-arrebak ere, Julen eta Luisa. Julen, apaiza, preso hartu zuten Zamoran, Burgoseko Prozesuan ere epaitua izan da. Haren arrebak, aita, beste zazpi kiderekin batera, fusilatu zutela salatu du, Busturian.

Magistratuak 'Billy el Niño' Argentinara estraditatzea eskatu zuen, baita 'Muñecas kapitaina' ere, frankismoaren azken urteetan ustez egin zituzten torturengatik. Auzitegi Nazionaleko Bigarren eta Hirugarren sekzioek errefusatu egin zuten eskaera, gertaerak preskribatu egin direla uste izanda.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Justizia Unibertsala Maria Servini argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan