Politika -
Bilbo
Frankismoko krimenetan 'egia, justizia eta konponketa' eskatu dute
Hainbat alderdik eta eragile sozialek babestu dute zigorgabetasunaren kontra hiriburu bizkaitarrean egindako manifestazioa.
Erredakzioa
Mila lagun inguruk, Frankismoko Krimenen kontrako Euskal Plataformak deituta, diktaduran egindako krimenak zigor barik ez geratzea eta garai horretako biktimen kaltea konpontzea eskatu dute.
Martxa plaza Biribiletik abiatu eta Arriabako plazan bukatu da; buruan, ikurriña handi bat eta Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez leloa agerian zuen pankarta bat eraman dute.
Manifestazioaren ibilbidean, 'egia, justizia eta konpoketa' oihukatu dute. Euskadin 1937an izandako bonbardaketaren biktimez gain, Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideak ere izan dira. Azken hauek beste pankarta bat zeramaten, Ez dugu ahazturan jausi nahi leloarekin.
Atzean, ordea, bandera errepublikar handi batek itxi du martxa. Deialdia hainbat alderdi politikok, esaterako Sortu, Ezker Anitza eta Ezker Batua-Berdeak, eta hainbat erakunde sozialek ere babestu dute, besteak beste, ELA eta CNT sindikatuek.
Ordezkari politikoen artean, Jon Iñarritu Amaiurreko Bizkaiko diputatua ere bertan izan da.