Mundua -

Europako Parlamentua

Behartutako ezkontza, legez kanpoko adopzioa eta esplotazioa xede duen haurdunaldi subrogatua delituak, EBn

Euroganberak aldeko 563 botorekin, kontrako zazpirekin eta 17 abstentziorekin onartu du erreforma, baina estatu kideen oniritzia behar du oraindik, eta argitaratu ondoren, gobernuek bi urte izango dituzte euren legedietara eramateko.

Bozketa bat, Euroganberaren gaurko saioan. Argazkia: EFE
Bozketa bat, Euroganberaren gaurko saioan. Argazkia: EFE
Bozketa bat, Euroganberaren gaurko saioan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak onartu egin du gaur iragan urtarrilean erakundeek itxitako arteko akordioa, zeinaren bidez gizakien salerosketaren delitutzat joko dira behartutako ezkontza, legez kanpoko adopzioa eta "esplotazio helburu" duen haurdunaldi subrogatua, hau da, emakumea derrigortu edo engainatzen denean.

Erreformak aldeko 563 boto, kontrako zazpi eta 17 abstentzio jaso ditu Estrasburgon (Frantzia) egindako osoko bilkuran. Hala ere, 27 estatu kideen oniritzia behar du oraindik, eta argitaratu ondoren, gobernuek bi urte izango dituzte euren legedietara eramateko.

Arau berriek tresna indartsuagoak eskaini nahi dizkiete Justiziari eta poliziei emakumeen salerosketa eta esplotazio modu berriak ikertzeko, Interneten ematen direnak barne.

Maria Eugenia Rodriguez Palop Unidas Podemoseko eurodiputatuak nabarmendu du salerosketa "gero eta sofistikatuagoa" dela, eta horren aurka borrokatzeko baliabideak gero eta "bakunagoak" direla. Horregatik, eurodiputatuaren ahotan, erreformak "biktimak azkar aurkitzen eta babesten" lagunduko du.

2022ko abenduan, Bruselak arau komunak berrikustea proposatu zuen, pertsonen sexu- eta lan-esplotazioaren aurkako borroka indartzeko eta 20 urte baino gehiagoko araudia egungo errealitatera egokitzeko.

Delituaren definizio berriekin batera, arau berriaren beste gakoetako bat da Europar Batasuneko estatu guztietan zigortzea, salerosketaren biktima direla jakinda, prostituzio-zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroak.

Testuinguru horretan, Euroganberak negoziazioetan defendatu zuen "haurdunaldi subrogatua salerosketaren testuinguruan" ere zigortzea. Hala ere, ez du 'alokairuko sabelen' gaia jorratzen, eta delituaren muina emakumearen "esplotazioan" kokatzen du.

Agintariek bermatu beharko dute, halaber, nazioarteko babesa behar duten salerosketaren biktimek laguntza, aholkularitza eta babes egokia jasoko dutela, asilo-eskubidea errespetatzen zaiela bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Indarkeria matxista Europa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Europako Parlamentua