Mundua -

ATENTATUA MOSKUN

Moskuko atentatuagatik atxilotutako lau auzipetu dituzte terrorismoa egotzita

Errusiako hiriburuko epaitegi batek behin-behineko kartzelaldia ezarri die aurreneko lau susmagarriei. Guztira, 11 pertsona atxilotu dituzte.

Atxilotuetako bat auzitegira eraman dutenean. Argazkia: EFE
Atxilotuetako bat auzitegira eraman dutenean. Argazkia: EFE
Moskuko atentatuaren susmagarriak Ikerketa Batzordearen egoitzara eraman dituzte

0:41

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moskuko Basmanny barrutiko auzitegiak ebatzi duenez, ostiralean Crocus City Hall kontzertu-aretoan izandako erasoarekin lotura dutelakoan atxilotutako lau pertsona behin-behineko kartzelaldian izango dira bi hilabetez, epaiketaren zain, Interfax albiste-agentziak zabaldu duenez. Denei terrorismoa leporatu diete. 

11 pertsona atxilotu dituzte, guztira, Errusiako indar armatuek. Tartean, atentatuaren ustezko egile zuzenak, kontzertu-aretotik ihes egin eta Bryansk eskualdean, Moskutik 340 bat kilometrora, atxilotu zituzten lau gizon armatuak.

Moskuko epaitegiak ateak itxita egin ditu auzi saioak, ikerketa sekretupean dagoela eta. 

Atxilotutako lauek itzulpen zerbitzua eskatu dute, laurek tajiko hizkuntza hitz egiten dute eta (Tajikistanen eta Uzbekistanen berba egiten den persieraren aldaera). Denek zituzten lesio zantzuak, batez ere hematomak aurpegian. 

Deklaratzen azkena esku-ohean eraman dute, larrialdi zerbitzuak ondoan zituela, Interfax albiste agentzia errusiarrak zehaztu duenez. Errusiako agintarien arabera, laruek onartu dute errudun direla

Estatu Islamikoa talde jihadistak bere gain hartu du atentatua, baina Putinek Ukrainaren parte-hartzea izan denaren susmoa zabaldu du, Zelenskik berehala ukatu duena.

Testuinguru honetan, dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari igande honetan, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Mosku Errusia Vladímir Putin Atentatuak Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Zelenski albisteak