Alertak goizeko lehen orduan aktibatu dira. Vitali Klitxko alkateak Errusiako jaurtigaien aurrean babesteko eskatu die herritarrei. Gutxienez bi pertsona zauritu dira.
AEBk dio Ukrainak ez duela zerikusirik atentatuarekin, eta Frantziak Putini eskatu dio ez dezala erasoa "instrumentalizatu". Bestalde, Ukrainak bi ontzi suntsitu ditu Krimean, eta Erresuma Batuaren ustez, "historikoa" da, "gerraren dinamika alda dezakeelako".
Errusiak 90 misil eta 60 drone baino gehiago jaurti ditu goizaldean Ukrainako bederatzi eskualderen aurka, eta, ondorioz, miloi bat kontsumitzaile baino gehiago argindarrik gabe gelditu dira.
"Lekuan bertan tropekin inplikatzea akatsa litzateke", adierazi du Javier Solonak. NATOko idazkari ohiak uste du "batez ere armak eta munizioa" bidali behar direla Ukrainak bere gaitasun militarrei eutsi ahal izateko. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.
ERT Greziako irrati publikoak Odesan duen korrespontsalaren arabera, bi buruzagien bileran, gainera, misil balistikoekin eraso dute hiria, eta sirenak jo eta aireko defentsa aktibatu behar izan dute.
Milaka zibil ere hil direla jakinarazi du, hildako kopuruez hitz egin duen lehen aldian. Bestalde, Ukrainako presidenteak esan du hurrengo hilabeteak "oso zailak" izango direla AEBren laguntza iristen ez bada.
Von der Leyenek babes gehiago agindu dio Ukrainari, munizioak eta defentsarako inbertsioak barne. G7ko Atzerri ministroek ere "babes osoa" eskaini diote Kievi, "beharrezkoa den denbora guztirako" eta isun gehiago iragarri dituzte Errusiarentzat.
Zelenski presidentearen alderdiaren egoitzan izan da Amaia Uribe EITBko kazetaria, Kieven, Oleg Dunda Ukrainako parlamentaria elkarrizketatzeko. Putini buruz, Olegek uste du "mendeku bila dabilen ero bat" dela eta, Errusiako presidentetzarako hauteskundeen atarian, erasoak areagotu ditzakeela
Errusiaren inbasioaren bigarren urteurrena orain arte Ukrainako Armadako buru izan denaren aldaketarekin dator. Zelenskik "defentsa estrategikoaren" aldeko apustua egitea erabaki du, etsaiak gizon eta munizio kopuruan duen nagusitasuna dela eta.
1.500 emakume inguru igaro dira jada Kieveko baso batean eskaintzen diren entrenamendu hauetatik. Arma bat kargatzen, apuntatzen eta jaurtitzen ikasten dute. Gerra hasi zenetik, Ukrainako Armadako emakumeen kopuruak % 40 egin du gora.
"Segur aski, epe luzera finantzazio egonkorra bermatzen du honek. Ukrainari laguntzeko lidergoa eta ardura bere gain hartu ditu EBk; badakigu zer dagoen jokoan", esan du Europako Kontseiluko presidente Charles Michelek.
Errusiako Atzerri Ministerioak salatu duenez, Kievek bota du abioia, eta "ekintza terrorista basatia" izan da. Ukrainako iturri militarren esanetan, misilak zeramatzan hegazkinak. Belgorod eskualdeko gobernadoreak hegazkinean zihoazen 74 bidaiariak hil direla baieztatu du.
Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, hegazkinean 65 preso ukrainar zihoazen. Ukrainako iturri militarren arabera, berriz, Errusiako hegazkina misilez beteta zegoen.
Misilek Kharkiv, Odesa eta Zaporizhia erasotu dituzte, eta droneek Mikolaiiv, Katiritsia, Dnipropetrovsk, Kherson, Kirovogrado eta Leopolis izan dituzte jomuga.
Errusia gogor ari da erasotzen, eta Ukrainako kontraeraso militarrak ez du lortu nahi zen emaitza. Gainera, Ukrainak kanpoko laguntza finantzario eta militarraren mende jarraitzen du.
Ukrainako presidenteak Europako Batzordeko burua hartu du Kieven. Ukrainak abiatutako azken erreformei buruz Europar Batasunak egindako txostenaren zain dago Zelenski.
EBk eta AEBk gaitzetsi egin dute Gazatik egindako erasoa, eta Israelek erantzuteko duen eskubidea aldarrikatu dute. Egipto bitartekari lanak egiteko prest agertu da. NBEko Segurtasun Kontseilua premiaz bilduko da igande honetan.
Batzarretik ateratako ondorioak 2024-2029 legealdirako agenda estrategikoan jasotzea da asmoa. Datorren urteko hauteskunde europarren ostean abiatu nahi dute prozesu berria.
"Europan dugun lehen erronka batasuna babestea da, eta ez naiz EBko herrialdeez bakarrik ari, Europa osoaz baizik", esan du Zelenskik. Pedro Sanchezek laguntza militar eta ekipamendu energetiko gehiago agindu dizkio neguaren etorreraren aurrean.
Ameriketako Estatu Batuetan Ukrainari laguntza militarra ematea ez da kanpo-politikako arazoa, Alderdi Errepublikanoko barne-gatazka baizik, eta horrek ondorioak izan ditzake Europan ere.
Ukrainako presidenteak aitortu duenez, "elkarrizketa gogorrak" izan ditu Ganberako ordezkariekin eta senatariekin. Izan ere, Alderdi Errepublikakoko goi mailako buruzagi batzuk Ukrainari laguntza militar gehiago ematearen aurka daude.
Mertzenario taldearen inguruko kaneletan zabaldu da Yevgeni Prigozhin agertzen den bideoa. Oligarkak Afrikan dagoela iradokitzen du, "50 gradutik gorako tenperatura" aipatuz eta Estatu Islamikoaren eta Al Qaedaren etsai gisa bere burua aldarrikatuz.
Eguerdian izan da erasoa, jaiegunetan jende asko egon ohi den inguru batean. Hildakoez gain, 120tik gora lagun zauritu dira. Zelensky Suedian egon da gaur eta handik esan du errusiarren erasoa terrorismo hutsa dela. Vladimir Putin Rostoven izan da agintari militarrekin.
Erasoak sutea eragin du portu aldean. Gainera, hainbat eraikinek kalteak jasan dituzte Odesako beste gune batean, geldiarazitako misil baten hondakinak erorita. Hiru zibil zauritu dira.
Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak esan du Errusia akordiotik ateratzeak ez duela ez duela ezer aldatzen; izan ere, "ez genuen akordiorik haiekin".
Errusiako Terrorismoaren Aurkako Batzorde Nazionalak Ukrainako zerbitzu sekretuei leporatu die goizaldean Krimeako zubiaren kontra egindako erasoa. Erakunde honen arabera, ur-azaleko bi dronerekin burutu dute erasoa eta bi pertsona hil dira.
Baldintzak noiz beteko zain, datarik gabeko gonbitea luzatu dio NATOk Ukrainari kide bihurtzeko. Bien bitartean, milaka herritarrek harrera beroa egin diote Ukrainako presidenteari Vilniusen.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, buruzagi aliatuek Ukrainaren bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute, atxikitzeko ekintza-plana (MAP) ezabatzea onartu baitute.
Estatu kideen gehiengoak, batez ere Ekialdekoek, herrialde baltiarrek eta Poloniak ibilbide argi bat nahi dute Ukraina NATOn sar dadin. Ostera Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, ez dute nahi oraindik urrats hori eman dezan.
Turkiatik talde horretako bost komandante ekarri ditu bere hegazkinean Zelenskik eta Mariupoleko defentsako heroi gisa kondekoratu ditu Liuven. Errusiak salatu du preso trukeetarako akordioa apurtu duela Ukrainak horrekin, gerrak iraun bitartean ukrainara bueltatzeko debekua baitzuten.
Oraingoan droneak Moskuko aireportu baten gainetik ibili dira. Errusiako berri agentziaren arabera, dronetariko bi Kremlinetik 30 kilometrotara hurbildu dira. Hala ere, berri hau ezin izan da berretsi hedabide independenteen bitartez.
Gerra hasi zenetik bizi izan duten "eraso suntsigarriena" izan dela adierazi du hiriko alkateak. Zelensky presidenteak erasoari "gogor erantzungo" diotela agindu du.
Espainiako Gobernuko presidentearen arabera, Estatuak 55 milioi euro bideratuko ditu Ukrainako enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko, ikastetxeak garatzeko eta Errusiak gauzatutako inbasioan suntsitutako azpiegiturak berreraikitzeko.