Mundua -

Iran

Hil egin da Teheranen ustez beloa ez eramateagatik larri zauritu zuten neska adingabea

Agintariek diote tentsio jaitsiera batengatik galdu zuela konortea 16 urteko neskatoak metroan, baina giza eskubideen aldeko taldeek salatu dute beloa ez jartzeagatik egin ziotela eraso.

Neskak konortea galdu zuen uneko irudia, Teherango metroan. Argazkia: EITB
Neskak konortea galdu zuen uneko irudia, Teherango metroan. Argazkia: EITB
Neskak konortea galdu zuen uneko irudia, Teherango metroan. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armita Garavand gaztea hil egin da, 28 egunez koman egon ostean, Teheranen, IRNA albiste-agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Ustez belo islamikoa ez eramateagatik eraso zioten adingabeari Teherango metroan, eta buruan jasotako kolpeen ondorioz, larri zauritu zuten. Irango agintariek diote tentsio jaitsiera batengatik galdu zuela konortea 16 urteko neskatoak.

IRNAk zabaldutako metroko segurtasun irudietan ikus daiteke Garavand eta bi lagun metroan sartu zirela, eta segidan horietako bi atera zirela zauritua arrastaka eramaten. Bideo hori erabili dute agintariek erasorik ez zela izan argudiatzeko.

Amnistia Internazionalak, aldiz, salatu du bideoa manipulatu egin dutela, tarte batzuk azkartuta daudelako eta hiru minututik gora falta direlako.

16 urteko neskato bat garun-heriotza egoeran Iranen, moralaren Poliziak eraso egin ondoren
16 urteko neskato bat garun-heriotza egoeran Iranen, moralaren Poliziak eraso egin ondoren
16 urteko neskato bat garun-heriotza egoeran Iranen, moralaren Poliziak eraso egin ondoren

0:25

Oslon egoitza duen Hengaw giza eskubideen aldeko elkarte kurduak berretsi du beloa ez eramateagatik jipoitu zutela, eta gogorarazi du 1983tik belo islamikoa derrigor erabili behar dela Iranen.

Mahsa Amini gaztearen antzeko kasua da Garavandena. Duela urtebete hil zen emakumea Moralaren Poliziak beloa ez eramateagatik atxilotu ostean. Agintariek esan zuten berez hil zela.

Heriotza hark protesta handiak piztu zituen, eta 500 heriotza baino gehiago izan ziren eta 22.000 pertsonatik gora atxilotu zituzten. Gainera, zazpi manifestari exekutatu zituzten, bat jendaurrean.

Azken hilabeteotan, Irango Gobernua beloa erabiltzera behartzen saiatzen ari da hainbat bitarteko erabiliz, tartean Moralaren Polizia eta zigorrak gogortzen dituen lege bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Iran Matxismoa Polizia indarkeriari buruzko albisteak Ekialde Hurbila gaur