Mundua -

misio espaziala

Indiaren misio espaziala arrakastatsua izan da

Indiak sekula aireratu duen suziri handi eta astunena uztailaren 14an bidali zuten Ilargila, eta mugarri historikoa lortu du bertan lur hartzea lortu ostean.

Indiako misioaren zuzeneko irudia. Argazkia. AFP
Indiako misioaren zuzeneko irudia. Argazkia. AFP
Indiako misioaren zuzeneko irudia. Argazkia. AFP

0:21

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Chandrayaan-3 misio espaziala arrakastaz lurreratu da Ilargiaren hego poloan —inoiz esploratu ez den zatian—, lurreratzeko maniobra konplexu baten ostean.

12:14an (GMT) hasi da Indiako Espazio Ikerketarako Erakundeak (ISRO) lur hartzeko maniobrak egiten eta 20 minutu iraun ditu. Horrela, Indiak egindako apusturik handienak arrakasta lortu du. Izan ere, Indiak sekula aireratu duen suziri handi eta astunena da. 

Chandrayaan-3 misioa uztailaren 14an aireratu zen, hots, 40 egun igaro ditu bere ibilbidea egiteko. 

"Une historiko hauek nazioaren kontzientzian gelditzen dira betirako. Une hau ahaztezina da, aurrekaririk gabea, India garatu baten erakuslea, garaipen oihu bat da India berriarentzat ", esan zuen Narendra Modi Indiako lehen ministroak.

Gauzak horrela, Ilargian lurreratzea lortu duen laugarren herrialdea bihurtu da India, Estatu Batuen, Errusiaren eta Txinaren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak India albisteak Unibertsoa