Mundua -

Ukrainako gerra

Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta AEBk tankeak bidaliko dituztela iragarri ostean

Tankeak laster iritsiko dira Ukrainara, eta hori beste aukera bat da Kieventzat, Errusiako Armada geldiarazteko eta gudu-zelaian ekimena berriro hartzeko ahaleginean; Errusiak, berriz, Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du.

Leopard tankea. Argazkia: EFE
Leopard tankea. Argazkia: EFE
Leopard tankea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta Ameriketako Estatu Batuek Leopard 2 eta Abrams M1 tankeak, hurrenez hurren, bidaliko dituztela iragarri ostean. Zehazki, Alemaniako Indar Armatuen armategian agertzen diren 14 Leopard 2A6 entregatuko ditu Alemaniak, eta Joe Biden AEBko presidenteak iragarri du bere Administrazioak 31 Abrams M1 tanke bidaliko dituela.

Tankeak laster iritsiko dira Ukrainara Alemaniatik eta beste estatu batzuetatik, eta hori beste aukera bat da Kieventzat, Errusiako Armada geldiarazteko eta gudu-zelaian ekimena berriro hartzeko ahaleginean; Errusiak, berriz, Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du.

Valery Zaluzhny Ukrainako Indar Armatuen komandante buruak esan du Armadak gutxienez 300 tanke behar dituela beste erasoaldi bat aurrera eramateko.

Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?

6:31

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrarekin telefonoz izandako elkarrizketa batean eskerrak eman dizkio tankeak bidaltzeko eta Leopard 2 beste estatu batzuetara berriro esportatzeko "erabaki garrantzitsu eta egokiagatik", baita soldadu ukrainarrak borrokarako orga moderno horiek erabiltzen trebatzeagatik ere.

Hala ere, Zelenskik bizkortasuna eskatu du lehen Leopard tankeak hiru hilabete barru ez iristeko. "Errusia eraso berri bat prestatzen ari da mugi ditzakeen indarrekin. Okupatzaileak presioa handitzen ari dira Bajmut, Vuhledar (Donetsk eskualdean) eta beste norabide batzuetan. Eta presioa eskala handiago batera igo nahi dute ", ohartarazi du.

Espainiak bat egingo duela Ukrainara borroka-orgak bidaltzeko Europako planarekin. Margarita Robles Defentsa ministroak asteazken honetan adierazi duenez, Espainia prest dago aliatuekin koordinatzeko, beharrezkoa den guztian. Zenbat tanke bidaliko lituzketen, baina, ez du zehaztu.

Mendebaldetik borroka orga modernoak jasotzeagatik Ukrainak emandako esker onaren aurrean, Kremlinek ziurtatu du "porrotera bideratutako plana" dela.

Dmitri Peskov bozeramailearen esanetan, tankeei "balio handiegia eman" diete, eta ez diote Ukrainako Armadari nahi duen abantaila emango.

Gainera, mendebaldeko tankeak Ukrainan "erre" egingo direla errepikatu du, atzerriko beste arma batzuek egin duten bezala.

Sergei Nechaev Errusiak Berlinen duen enbaxadoreak adierazi duenez, Alemaniak behin betiko uko egin dio "bere erantzukizun historikoari", Bigarren Mundu Gerrari erreferentzia eginez.

Bestalde, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren esanetan, Ukrainari tanke modernoak emateak "alde nabarmena" egin dezake Errusiaren aurkako gerran.

"Oso pozik hartzen dut Joe Biden AEBetako presidentearen lidergoa Ukrainari Abrams tankeak hornitzeagatik", adierazi du Stoltenbergek Twitterren duen profil ofizialean.

Politikari norvegiarraren ahotan, "NATOren aliatuak bat eginda gaude Ukrainaren autodefentsaren alde", eta "Erresuma Batuko Challenger tankearekin eta Alemaniako Leopard 2rekin batera, horrek alde nabarmena eragin dezake Errusiaren aurkako borrokan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Alemania NATO argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra