Mundua -

Ukrainako gerra

Infografia: Honelakoa da Leopard 2, Ukrainak Errusiari aurre egiteko erabili nahi duen tanke alemaniarra

Kontsultatu hemen alemaniar Leopard 2 tankearen ezaugarri nagusiak.

Argzkia: EITB Media
Argzkia: EITB Media
Argzkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainaren eta Errusiaren aurkako gudan, lehenak ahul ikusten du bere burua eta, horregatik, Leopard 2 tanke alemaniarrak erabili nahi ditu. Gerra-ibilgailu horrek 12 milimetroko kanoia dauka eta orduko 70 kilometroko abiadurara irits daiteke. Gainera, bistaratze termikoko gailua du eta lau metroko sakonera arteko ur eremuetan ibiltzeko gaitasuna dauka. Barruan, 4 pertsona egon daitezke, eta 1.300 litroko gordailua dauka.

Tankea T-90 errusiarari aurre egiteko sortu zen eta zenbait gudatan erabili izan da, Sirian eta Afganistanen esaterako. Ekoizpena Europan egiteak tankeak borroka-frontera bidaltzea errazten du, baita ekipoak mantentzea eta konpontzea ere.

Oharra: Albiste honek infografia bat du eta sakelako telefonoetarako aplikazioan ezin da zuzen ikusi. Kontsultatu nahi baduzu, zabaldu albiste hau nabigatzailearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina Errusia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Alemania albisteak