Mundua -

Goi-bilera Balin (Indonesia)

G20ak Ukrainako gerraren aurkako adierazpen bateratua bideratuta duela ematen du

AEBk eta EBk, batetik, eta Errusiak eta Txinak, bestetik, osatutako blokeen artean jarrera desberdinak egon arren, gutxieneko akordio bat bideratu dute, hitzordua "salbatzeko".

Joe Biden, Ursula von der Leyen eta Joko Widodo G20ko gi-bileran, Balin (Indonesia). Argazkia: EFE
Joe Biden, Ursula von der Leyen eta Joko Widodo G20ko gi-bileran, Balin (Indonesia). Argazkia: EFE
Joe Biden, Ursula von der Leyen eta Joko Widodo G20ko gi-bileran, Balin (Indonesia). Argazkia: EFE

1:15

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko buruzagiek goi-bilera hasi dute Balin, adierazpen bateratu bat ixteko asmoz. Bertan, agintari gehienek Errusiak Ukraina inbaditzea gaitzetsiko dute.

Ukrainako gerrak eztabaida gehienak bereganatu ditu alde anitzeko foroan eta aldebiko hitzorduetan, asteazkenetara arte Indonesiako uhartean egingo den munduko 20 potentzia nagusien bileraren lehen egunean.

Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak, alde batetik, eta Moskuk eta Pekinek, bestetik, osatutako blokeen artean jarrera ezberdinak izan arren, G20ak gutxieneko akordio bat bideratzea lortu du, hitzordua "salbatzeko", eta are gehiago, bileraren aurreko etsaitasun-giroa murriztea lortu du.

Ordezkaritzek adostutako testuaren zirriborroak, buruzagiek oraindik itxi ez badute ere, "Ukrainako gerra" aipatzen du, Moskuk saihestu nahi zuen terminologia, hain zuzen ere.

Agiriak "giza sufrimendu izugarria" nabarmentzen du, baita energia-hornidurari, elikadura-segurtasunari edo finantza-ezegonkortasunerako arriskuei dagokienez maila globalean eragiten dituen arazoak ere, nahiz eta 20 estatuen jarrera desberdinen berri ere ematen duen.

Antonio Guterres y Lavrov. Foto: EFE

Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak azpimarratu du zirriborroa "norabide egokian" doala Errusiak Ukrainan egindako inbasioa gaitzesteko, eta adierazi du atariko dokumentu hori ixtea "lorpen handia" dela G20aren bilera "zailenetako" batean.

Aurtengo otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, G20ko ministro bilera bakar batek ere ez du adostutako dokumentu bat itxi.

Herrialde anfitrioiak G20ko estatuen artean bitartekari lanak egiteko aukera gisa hartu du goi-bilera, Joko Widodo Indonesiako presidentearen ahalegin ia pertsonala, ekainean Mosku eta Kievera bidaiatu baitzuen bertako buruzagiekin elkarrizketatzeko.

Hala ere, Vladimir Putin errusiarra eta Volodimir Zelensky ukrainarra (gaur bideokonferentzia bidez parte hartu du) ez dira Balira joan, Widodok bilatzen zuen bezala, baina adierazpen bateratu bat sinatzea arrakastatsua da Indonesiarentzat.

Zelenskik behin baino gehiagotan "G19" taldeari erreferentzia egin dio agerraldi telematikoan. Ukrainako buruzagiak adierazi du bere tropek ez diotela utziko Errusiari "arnasa hartzen".

Lavrovek erantzun du "irrealak eta desegokiak" direla goi-bileran bake-negoziazioak hasteko aurkeztutako proposamenak, eta Kievi leporatu dio mota horretako edozein aukera blokeatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Txina Errusia NBE Eguneko albisteak Albisteak Indonesia Errusia-Ukraina gerra Zelenski gaur