Mundua -

Koronabirusa

Frantzian urtarrila amaitu arte egongo dira itxita tabernak eta kultur aretoak

Frantziako Gobernuak ohartarazi du azken asteetan gora egin duela koronabirusaren eraginak eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du, txertaketa kanpaina martxan bada ere.

Lagun bat itxita dagoen Louvre museoaren aurrean. Argazkia: EFE
Lagun bat itxita dagoen Louvre museoaren aurrean.
Lagun bat itxita dagoen Louvre museoaren aurrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak iragarri du ostalaritzaren eta kultur aretoen itxiera gutxienez urtarrila bukaera arte luzatzea erabaki duela, osasun egoera larria delako.

"Osasun egoerak okerrera egin du azken asteetan", ohartarazi du Jean Castex lehen ministroak arratsaldean egin duen agerraldian.

Txertaketa kanpaina martxan badago ere, segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du Castexek, kutsatze kopuruak gora egin duelako azken hilabeteetan.

Frantziako Gobernuaren aurreikuspenaren arabera, tabernak eta jatetxeak otsaila erdialdera arte ezingo dira ireki.  

Zinemak, antzokiak, museoak, ikuskizun aretoak eta kirol zentroak, berriz, urtarrila amaiera arte egongo dira itxita.

Eski estazioak itxita jarraituko dute, eta urtarrilaren 20an berriro aztertuko dute haien irekiera baimentzeko aukera, ikasleen otsaileko oporrei begira.  

Horrez gain, etxeratze-agindua gutxienez urtarrilaren 20a arte egongo da indarrean larrialdi egoeran dauden 15 departamentutan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Gaixotasunak Zinema Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Antzerkia Tabernak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera