Mundua -

Europako mugak

Europako bost estatuk mugak zabaldu dituzte gauerdian

Egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, mugak zabaldu dituzte Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Kroaziak eta Txekiar Errepublikak.

Europako barne-mugak zabaldu dira 5 estatuetan, haien artean, Alemanian. Foto: EiTB.
Deseskalatzearen irudia Alemanian
Europako barne-mugak zabaldu dira 5 estatuetan, haien artean, Alemanian. Foto: EiTB.

1:24

euskadi irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hilabeteko itxialdiaren ostean, egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, Europako barne-mugak zabaldu dira 5 estatuetan, Frantzian, Alemanian, Belgikan, Kroazian eta Txekiar Errepublikan. Guztira, pertsonen joan-etorria baimendu dute 17 estatuk, 12k oso osorik, eta 5ek atzerritarrei berrogeialdia eskatuz, tartean Irlandak edo Greziak. 

Joan-etorria debekatuta edo mugatuta dago, ostera, 10 estatutan, Espainian, Portugalen, Suedian edo Maltan, besteak beste. Horrek esan nahi du toki horietako biztanleek ezingo dutela oraindik estatutik atera. Eta ondorioz, Euskal Herriari dagokionez, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek baino ez dute izango aukerarik mugak ireki dituzten 17 estatu horietara bidaiatzeko. Hegoaldekoek berriz, datorren asterartera arte itxaron beharko dute, Espainiar estatuak mugak ireki arte, alegia. 

Pertsonen joan-etorria Europaren eraikuntzako zutabeetako bat da, eta barne merkatuko lau askatasunetako bat. Schengengo Hitzarmenak 35 urte bete zituen atzo, haren ibilbideko etenaldirik luzeenetik apurka ateratzen ari den honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Belgika Espainia Alemania Frantzia Gizartea Grezia Eguneko albisteak Albisteak Portugal Irlanda Malta Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Deseskalatzea