Gizartea -

Trafikoa

Lau lagun zauritu dira, horietako bat larri, hiru istriputan

Erriberrin (Nafarroa), Iruraiz-Gaunan (Araba) eta Iruran (Gipuzkoa) gertatu dira hiru ezbeharrak.

Oliteko istripua. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Oliteko istripua

Oliteko istripua. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute arratsaldean, AP-15ean, Erriberri parean, trafiko istripua izan ostean. Foruzaingoak jakinarazi duenez, 15:36an jazo da ezbeharra.

Tafallako suhiltzaileak, bi anbulantzia eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Aurpegiko eta toraxeko traumatismoak zituen.

Antza denez, ibilgailua autobidetik atera da, eta horma bat jo du. Gidaria autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik.

Beste ibilgailu batek ere istripua izan du leku berean, autobidetik atera eta horma jo duen autoaren pieza bat jota. Bigarren ezbehar horretan, baina, ez da inor zauritu.

Bi zauritu, horietako bat larri, Iruraiz-Gaunan

Bi lagun zauritu dira, horietako bat larri, 17:00ak pasatxo zirenean A-132 errepidean, Azazetan, Iruraiz-Gaunan. 

Pertsona bat zauritu da N-1 errepidean, Iruran

Hirugarren istripua N-1 errepidean gertatu da. Bi ibilgailuren arteko istripua Iruran (Gipuzkoa) gertatu da, Gasteizerako noranzkoan.

Segurtasun Sailaren arabera, 17:00ak jo eta gutxira izan da istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Nafarroa Araba Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erriberri N-1